Zerga arloko jakinarazpen elektronikoa: kortesia egunak

  • Zer dira kortesiazko egunak?

Zergadunek edo beren ordezkariek adierazitako egunak dira, zeinetan Gipuzkoako Foru
Ogasunak ezin izango duen jakinarazpen elektronikorik jarri haien eskura.

 

  • Zer jakinarazpenetarako adierazi daitezkeen kortesiazko egunak?

Ogasun eta Finantza Departamentuaren jakinarazpen elektronikoei bakarrik eragiten die,
haren zerga jarduketa eta prozeduretan eginak izan edo hari esleitu edo agindu zaion beste
erakunde edo herri administrazio batzuen baliabideen gestioan eginak izan.

Ezin da kortesiazko egunik adierazi honako kasu hauetan:

  •  Jakinarazpen arruntak (posta bidezkoak);
  • Zerga arlokoak ez diren jakinarazpen elektronikoak;
  • Edozein motatako komunikazioak, elektronikoak izan edo ez, zerga arlokoak izan edo ez.

 

  • Zer egun adierazi behar dira kortesiazko egun moduan?
    Jakinarazpen elektronikoak urteko egun guztietan funtzionatzen du; beraz, larunbatak,
    igandeak eta jaiegunak kontuan hartu eta, hala badagokio, adierazi beharko dira.

 

  •  Nork adierazi ditzake kortesiazko egunak?
    Zergapekoak edo bere jakinarazpen elektronikoetarako sarbidea duen edozein ordezkarik adierazi ahal izango ditu egunak.

 

  •  Zenbat kortesiazko egun adierazi ahal izango dira?
    Zergadun bakoitzeko, urte natural batean 30 egun adierazi ahal izango dira gehienez.

Kortesiazko egunak aukeratzeko pausoak

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak.