COVID-19: Gipuzkoako turismo-sektoreari sostengua emateko laguntza-programa.

COVID-19ak sortutako kalte ekonomikoei aurre egiteko, Gipuzkoako turismo-sektoreko norberaren konturako langileen edo langile autonomoen, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainei laguntzeko dirulaguntza.

Eskaera aurkezteko epea maiatzaren 25eko 10.00etan hasiko da eta ekainaren 15eko 15.00etan bukatuko da.

Dirulaguntzaren onuradurak:

  1. ·  Turismo-ostatuko establezimenduak: ostatu-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.
  2. Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titularrak diren pertsona juridikoak, besteren konturako langileak dituztenak.
  3.   Bitartekaritzako turismo-enpresak: bidaia-agentziak, enpresa elkartuen turismo-eskaintzen merkaturatze komuna egitea helburu duten turismo-enpresen elkarteak, erreserben zentralak, bitartekari turistikoak eta bidaia-agentzia handizkariak.
  4.  Turismo aktiboko enpresak.
  5. Turismo-gidak.

Bete beharreko baldintzak:

• Eskabidea aurkezten den egunean:

a)      helbide fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere, Gipuzkoan egotea

b)     Jarduera 2. oinarri arautzailean zerrendatutakoen artean egotea

c)      Norberaren konturako langileak edo autonomoak badira: Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea

d)     Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan benetan alta emanda egotea

• Negozio-zifraren zenbateko garbia gutxienez % 40 murriztu izana 2020an, aurreko urteko datuekin alderatuta (jarduera 2020an hasi zuten enpresen kasuan izan ezik)

• 2019ko abenduaren 31n krisian ez egotea

• Gipuzkoako Foru Aldundiko Kontabilitate Zerbitzuaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea. Alta emanda ez bazaude, Finantza eta Aurrekontu Zuzendaritza Nagusian altan eman beharko duzu.

Dirulaguntzaren informazio guztia  web gune honetan aurkitu dezakezu.

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak