Aktualitatea

2018ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak

Eskatzaile guztiek diru-laguntza elektronikoki izapidetu behar dute

Luzatutako fakturak 2017ko uztailaren 18tik aurrera 2018ko uztailaren 2ra arte, biak barne, onartuko dira.

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.

Laguntzak itzuli beharrik gabeko %16ko diru-laguntzen bidez banatzen dira. Diruz lagungarriak izango dira lokala, altzariak eta merkataritza-jarduera gauzatzeko behar diren ekipamenduak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, gehi kanpoko zein barneko elementuak, hala nola errotuluak. Proiektuak diruz lagundu ahal izateko, inbertsioa 5.000 eurokoa baino handiagoa izan beharko da aktibo horietan.

Baskula elektronikoak, ekipo informatikoak, horietarako aplikazioak eta osagarriak ere diruz lagunduko dira, betiere baldin eta merkaturatze-prozesuetan txertatuta badaude edota enpresaren kudeaketarako badira. Kasu horietan inbertsioa diruz lagungarria izateko gutxieneko zenbateko hori 1.500 eurokoa izango da

Diruz laguntzekoa izango da merkataritza-saltokiaren webgunea gailu mugikorretara egokitzea.

Ekipo informatikoetako inbertsioa mugatuko da, eta, gehienez ere, ekipo informatiko oso batek jasoko du diru-laguntza merkataritza-saltoki bakoitzeko, baita periferiko mota bakoitzeko banak ere. Ez dute diru-laguntzarik inola ere jasoko telefono mugikorrek, ezta webguneak sortu, garatu edo ezartzeko lanek ere.

MEC 2018

AYUDAS MEC 2018

This entry was posted in Aktualitatea, Emprendedores, Fiskala, Kontabilitatea, Zenbaki and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude