Aktualitatea

2019 urteko berritasun nagusiak: Gizarte, lana eta enpleguan

AUTONOMOAK

2019 urteko kotizazioen oinarri minimoa % 1,25 igo da, aurten, 944,40 €/ hilean izango da. Oinarri maximoa berriz, % 7 igo da, hilean 4.070.10 € izango da. Norberaren konturako langileentzako oinarria hilean 1,214.10 € izango da.

Aurten, norbere konturako langile guztiek, hots, autonomoek, laneko istripuak eta jardueraren baja kotizatzera behartuta daude. Kuotaren igoera, % 0,10 izango da. Hurrengo urteetan igotzen joango da. Gogoratzeko:

  • Gaixotasun arrunten kasuan, bajako lehen 3 egunetan ez du ezer kobratzen, bajaren 4.egunetik 20.ra bitartean,% 60 eta 21. egunetik aurrera, aipatutako oinarriaren % 75.
  • Lan istripu baten kasuan, oinarriaren% 75a kobratzen da eta istripuaren hurrengo egunean kobratzen hasiko da.

Jarduera uzteagatik, nahigabeko egoera batek eraginda eta behar bezala egiaztatuta izan bada, kotizazio-aldiaren arabera, prestazioa 2 urte arte iritsi daiteke. Kobratuko da:

 

KOTIZAZIO EPEAK PRESTAZIOA/HILEAN
12 tik 17 hilabetetara 4
18 tik 23 hilabetetara 6
24 tik 29 hilabetetara 8
30 tik 35 hilabetetara 10
36 tik 42 hilabetetara 12
43 tik 47 hilabetetara 16
48 hilabetetkin 24

 

-Tarifa plana delakoa, hilean 60.-€ izango da, lan-istripuak kotizatzen du baina ez jardueran baja emateak.

-Medikoaren baja 61. egunetik aurrera, kotizazioen ordainketa Mutuaren kontu izango da.

– Langile autonomoentzat, zigor larritzat joko da eta, 3.126.-€  eta 10.000.-€ euro bitarteko isuna izango dute, hau da, “autonomo faltsuak” direnak.

– Norberaren konturako langileak, 1998ko urtarrilaren 1a baino lehenago Gizarte Segurantzan alta emanda zeudenak eta ITak INSSekin estaldura zutenak, mutua bat aukeratu beharko dute 2019ko martxoaren 31 arte baino lehen, 2019ko ekainaren 1eko efektuarekin.

LANGILEAK

– 5 eguneko edo gutxiagoko iraupeneko kontratuak %40 errekarguz zigortuko dira.

– Langabezia % 15ean  gainditutako egoeratan aplikatutako hobariak desagertu egiten dira, adibidez, praktiketako kontratuak.

28/2018 Errege Dekretua Legea

2019ko Kotizazio oinarrien taula

Zenbaki aholkulariak abokatuak asesoria: Lana

 

This entry was posted in Aktualitatea, Emprendedores, Lana, Zenbaki and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude