Aktualitatea

Aretxabaletak 2018 urteko udalerriko jai-eguna aldatu du, otsailak 12 izango da jai-eguna

Aretxabaletak 2018 urteko udalerriko jai-eguna aldatu du (ordaindua eta errekuperatu behar ez den herriko jai-eguna), abuztuak 16 izan beharrean, otsailak 12 izango da, hau da, inauteriak ospatu eta hurrengo eguna, 2018 urteko Aretxabaletan jai-eguna izango da.

Tokiko eremuko bi jai-egunak, 2018rako, ordainduak eta errekuperatu behar ez direnak, lan-ondorioetarako lan baliogabetzat hartzen direnak, ondoren azaltzen direnak izango dira:

  • Uztailaren 31a, Loiolako San Inazio eguna,
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bakoitzerako jai egun bat, Aretxabaletaren kasuan, otsailak 12. 

12 jai egunak:

  •  Urtarrilaren 1a, Urteberri eguna.
  •  Urtarrilaren 6a, Errege eguna.
  • Martxoaren 29a, Ostegun santua.
  • Martxoaren 30a, Ostiral santua.
  • Apirilaren 2a, Pazko astelehena.
  • Maiatzaren 1a, Lanaren jaia.
  • Abuztuaren 15a, Birjinaren jasokundea.
  • Urriaren 12a, Jai nazionala.
  • Azaroaren 1a, Domusantu eguna.
  •  Abenduaren 6a, Konstituzioaren eguna.
  • Abenduaren 8a, Sorkunde Garbia
  • Abenduaren 25a, Eguberri eguna

    

Kategoria: Aktualitatea, Lana, Zenbaki Etiketak , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude