Aktualitatea

Bergaran finkatuta dauden enpresak lehiakorragoak izateko laguntzak

Eragin Programa. Bergaran finkatutako enpresentzat.enpresak lehiakorragoak izateko azterlan teknologikoak egitera bideratutako diru-lagun­tzak .

–50 langile edo hortik behera dituztenei

– Lehiakortasuna hobe­tzera zuzendutako diru-lagun­tzak.

Onuradunek bete behar dituzten baldin­tzak.

Diru-lagun­tzen Lege Orokorraren 13.2 artikuluak aipa­tzen duen debeku bat bera ez duten per­tsona fisiko eta juridikoek eta ondasun-erkidegoek, jaso ahal izango dituzte diru-laguntza hauek.

a)  Bergaran lantokiren bat izan behar dute.

b)  Azken 6 hilean plantillan lantaldean 50 langile edo ­gutxiago eduki izana.

c)  Otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotakoak kontutan hartuta, honako egoera batean ez egotea:

— Kideak aukera­tzeko prozesuan sexuaren ziozko bereizkeria eragiten duten elkarte edo erakundeak.

— Emakumeek gizonekiko berdintasunean parte har­tzea onar­tzen ez duten edo oztopa­tzen duten jarduerak antola­tzen dituzten elkarteak.

— Sexuaren ziozko bereizkeria dela-eta administrazio-zehapena edo zigor penala jaso duten per­tsona fisiko edo juridikoak, dena delako zehapen edo zigorrak dirauen denboran.

d)  Zergak jarduera ekonomikoen gaineko zergaren barruko talde hauetako batean egoteagatik ordain­tzen dituzten enpresak izan behar dute:

Eskaera aurkezteko modua eta epea: Eskaerak astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara, Udale­txeko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira.

Diru-lagun­tza hau eska­tzeko, Eragin programa, aurrekontua agortu arte irekita egongo da eta gehienez ere 2017ko abenduaren 31arte.

Informazio gehiago GAO

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Fiskala, Juridikoa, Kontabilitatea, Lana and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude