Aktualitatea

Datu pertsonalak babesteko Europako Araudia betetzeko aholkuak

2018ko maiatzaren 25etik indarrean dago Datuak Babesteko Araudi Orokorra (DBAO), Araudi honek izaera pertsonala duten datuak erabiltzen dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek bete behar dute. Hau da, datu pertsonalak erabiltzen duen edonork, autonomo, pyme edo edozein enpresak araudia betetzera behartuta dago.

Kontuan hartu behar diren puntu garrantzitsuak:

  • Informazio klausulak: Berrikusi datuak biltzeko klausuletan ematen den informazioa. Beharrezkoa da baimena oso argi egotea.
  • Datuen tratamendua: Zehaztu enpresan egiten diren datuen tratamendua. Datu pertsonalak biltzen dituzten inprimakietan datu-tratamenduaren helburua azaldu behar da.
  • Datuak tratatzeko erregistroa: Erregistro hau berria da, eta bertan Datuak Babesteko Agentziaren aurrean fitxategiak jakinarazteko obligazioa kendu egin dute, baina horren ordez, tratamendu-jardueren erregistroa egin behar da. Aurretik erabilitako fitxeroen inskripzioko datuak erabilgarri dira jardueren erregistro hau osatzeko.
  • Interesdunen eskubideak: Interesdunei eskubideak erabiltzeako prozedurak, DBAOak ekarri dituen eskubide berriak kontutan hartu behar dira: datuen eramangarritasuna, muga, ahazteko eskubidea.
  • Arduradun-Kontratuak: Identifikatu datuak tratatzeaz arduratzen direnen zerrenda eta arduradun-kontratuak araudi berrira egokitu.
  • Segurtasun neurriak: Datuen segurtasuna bermatzeko, hau da, osotasuna, berreskurapena, baimenik gabeko eskuratzeak ekiditeko, segurtasun-neurriak aplikatzea.
  • Arrisku-azterketak: Arrisku-azterketa egin ondoren segurtasun-neurriak martxan jarri.
  • Datu bereziak direnean, legeak inpaktu-ebaluazio bat egitea beharrezkoa dela dio.
  • Agentziara segurtasun inzidentziak jakinaraztea: Datuen segurtasuna arriskuan jarri denean Datuak Babesteko Agentziari jakinarazi beharra dago.
  • Nazioarteko transferentziak: Nazioarteko transferentziak badaude, hauek erregularizatu.

Informatu nahi zaituztegu, Datuak Babesteko Agentziak arrisku gutxiko datu pertsonalen tratamentua egiten duzuenoi “Facilita RGPD garatu duela eta tresna interesgarria dela.Datuak Babesteko Araudi Orokorra egokitzen laguntzeko tresna egokia da eta doakoa da.

Datuak Babesteko Agentziako web orrian, publikatu duten zenbait gida interesgarri daude, orrira sartu eta kontsultatzea aholkatzen zaituztegu.

Amaitzeko, gai honi buruz informatzeko Arrasaten organizatu den tailer bat proposatu nahi dizuegu.

OTSAILAK  5, asteartea   1.ZATIA

OTSAILAK 12, asteartea    2.ZATIA

 “TAILERRA: EGOKITU ZURE ENPRESA DATU PERSONALAK BABESTEKO LEGEDIRA

Norentzako: mikroenpresa eta autonomoentzat

Ordutegia: 14:00etatik 16:00etara

Tokia: Debagoieneko Mankomunitatea (Udalaitz aretoa)Nafarroa Etorbidea 17- Arrasate

Hizkuntza: Gaztelera

Honek emana: SPRI

Kopuru mugatua.

Informazio gehiago nahi baduzu: enpresa@debagoiena.eus / 943.79 30 90

Zenbaki aholkulariak abokatuak asesoria

 

 

This entry was posted in Aktualitatea, Emprendedores, Juridikoa, Zenbaki and tagged , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude