Aktualitatea

Dirulaguntzak Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontratatzeko 2020 urteko deialdia zabalik.

Helburua eta aplikazio eremua.

Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak sustatzea; diruz lagunduko diren lan kontratuak gutxienez 6 hilabetekoak izango dira, gutxienez egun 1/2ko jardunekoak, 250 langile edo gutxiago dituzten Arrasateko enpresetan.

Enpresa onuradunak:

Programa honen diru laguntzen onuradunak enpresak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak…), baldin eta zerga eta lan arloko betebeharrak egunean badituzte eta betekizun hauek bete­tzen badituzte:

  1. Enpresak lantokia Arrasaten edukitzea.
  2. Enpresak 250 langile edo gutxiago edukitzea.
  3. Kontratatutako langabeak herrikoak izatea.

Kontratatzen diren pertsonen ezaugarriak.

Enpresak diru laguntza eskuratzeko, kontratatzen dituen pertsonek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

  1. Arrasaten erroldatuta egotea, ­gutxienez 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.
  2. Kontratatzen dituzten unean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute langabe gisa, kontratua sinatzeko momentuan ­gutxienez.
  3. Enpresa berean kontratatua ez izana, diruz lagundu nahi den kontratua sinatu baino 6 hilabete lehenago gutxienez.

Kontratuen ezaugarriak.

Diru lagun­tzak eskura­tzeko, kontratuek ezaugarri hauek beteko dituzte:

  1. ­Gutxienez 6 hilabete iraungo dute.
  2. ­Gutxienez egun 1/2ko lan jardunekoak izango dira.
  3. Kontratuak 2019an edo (Lanbideren «2020ko enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako diru lagun­tzen» deialdiaren erreferentzia aldia da hau, eta Udalaren programa hau deialdi horri atxi­kita dago).
  4. Kontratuek enpresako langile kopurua gehituko dute (aurreko 6 hilabetetako plantilarekin alderatuta).

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa.

Dirulagun­tza 2.268 € takoa izango da, 6 hilabeteko kontratuko egun osoko jardunean, edo horren propor­tzioan, %50 arteko jardunetarako. Per­tsona beragatik gehienez kontratu bat diruz lagundu ahalko da.

Eskaerak aztertzea.

Programa honen espedienteak tramita­tzeaz Enplegua eta Garapen Ekonomikoko unitate administratiboa arduratuko da.

 

This entry was posted in Aktualitatea, Emprendedores, Lana and tagged , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude