Aktualitatea

Dirulaguntzak: Oñatin langabetuak kontratatzeagatik

Dirulaguntzaren helburua: Oñatiko Udalak udalerriko mikroenpresa eta enpresa txikiei pertsona langabeak kontratatzea erraztea.

Kontratuen datuak: Dirulaguntzaz lagunduko diren  kontratuak, 2019ko uztailaren 1a eta 2020ko ekainaren 30a bitartean hasi beharko dira.

Onuradunak. Dirulaguntza hauek jaso ahal izango dituzte, egoitza soziala eta jardun eremua Oñatin daukaten eta 50 langile baino gutxiago dituzten mikroenpresa eta enpresa txikiek.

Kontratatuko diren pertsonen baldintzak. Kontratatutako pertsonak baldintza hauek bete behar dituzte:

  • 6 hilabeteko antzinatasuna izan beharko dute Oñatiko udal erroldan.
  • Langabezia egoeran eta Lanbiden izena emanda egon beharko dute.
  • Ez da diruz lagunduko honako hauek kontratatzea: enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duen inoren ezkontidea, oinordekoak eta gainerako senideak, odol- edo ezkontza-ahaidetasuneko bigarren mailaraino, edo sozietatearen izaera juridikoa osatzen duten enpresetako administrazio organoetako edo zuzendaritzako kideenak.

Kontratuen baldintzak.

Kontratuek deialdian ezarritako hasiera dataren baldintza betetzea gain honako beste baldintza hauek ere bete beharko dituzte:

— Gutxienez 6 hileko iraupena izan behar dute, eta edozein kontratazio-modalitatetakoak izan daitezke, prestakuntzako eta ikaskuntzarako kontratuak izan ezik.

— Kontratuak lanaldi osokoak edo partzialekoak izan daitezke, baina lanaldiaren % 50ekoak izan behar dute gutxienez.

— Kontratazio horiek enplegu-sorrera garbia ekarri behar dute berekin, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hiletan enpresak batez beste duen langile kopuruari begira.

Oñatiko udalak langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen informazio guztia.

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Lan arloa

 

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Lana and tagged , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude