Aktualitatea

Gipuzkoako Ogasunean amatasun eta aitatasun prestazioen erreklamazioa

Gipuzkoako Foru Ogasunak erabaki du bat egitea Auzitegi Gorenarekin, amatasun  eta aitatasun bajagatik jasotzen diren ordainketak PFEZetik salbuetsita daudela adierazi baitu berriki emandako sententzia batean. Neurriak honela eragingo die Gipuzkoako zergadunei:

  • Amatasun prestazioak salbuesteagatik dagokien itzulketa lortzeko, zergadunek preskribatuta ez dauden ekitaldietako errenta zergaren aitorpenak (2014 eta 2017 bitartekoak) zuzendu daitezela eskatu behar dute.

Itzulketa eskatzeko aukerak: AMATASUNA eta AITATASUNA

  • Zergabidea plataforma bidez (Idazkiak – Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga (109 eredua) – Eskaera – Amatasun prestazioaren erreklamazioa).Plataforma bidez aurkezteko, ziurtagiri digitala edo B@kq edukitzea beharrezkoa da.
  • Postaz ondorengo helbidera: Gipuzkoako Foru Ogasuna, Errenta atala, Errotaburu Pasealekua 2, 20018 Donostia.

Eskaerarekin batera NAN kopia aurkeztu behar da.

 

INSSk amatasun bajagatik ordaindu diren prestazioen datuak emango dizkio Ogasunari, eta, beraz, zergadunek ez dute zertan aurkeztu ezein agirik eskaerarekin batera.

Baldin badago inor bere garaian PFEZaren aitorpena aurkeztu ez zuena, orain aurkeztu beharko du, itzulketa lortzeko.

Itzulketa hau lehenago eskatu dutenek erantzuna jaso badute Ogasunetik eta erantzun hori dagoeneko irmoa bada, ezingo dute berriro egin eskaera.

2018ko prestazioak hurrengo errenta kanpainan erregularizatuko dira, urte horretako errenta aitorpena aurkezten denean.

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Zergak

 

This entry was posted in Aktualitatea, Fiskala, Kontabilitatea, Zenbaki and tagged , , , , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude