Aktualitatea

Errenta: Gipuzkoako ogasunak autolikidazio proposamena bidaliko dizun jakin

Egiazta ezazu Gipuzkoako Foru Aldunditik zure errenta proposamena bidaliko dizun  eta hala bada, ondo dagoela konprobatu ondoren ,eman adostasuna.

Datorren apirilaren 6an hasiko da proposamenak kontsultatzeko epea.

Gipuzkoako Foru Ogasunak, errentan zehatzak izateko behar den informazio guztia eskura dutenean  bakarrik prestatzen dute autolikidazio proposamenak. Horregatik:

  1. Proposamenak egiten dira akatsik ez dutela uste dutenean.
  2.  Beraz, proposamena urte batean edukitzeak ez du ziurtatzen hurrengoetan ere gertatuko denik.

Proposamen hori egiterako egunean eskura dagoen zerga informazioan oinarritzen da.

Horregatik garrantzitsua da, aitorpena zuzena dela konprobatzea eta hala bada,  ondoren onartu  autolikidazio proposamena horretarako ezarritako epean.

 

ERRENTA AITORPENAREN PROPOSAMENA BIDALIKO DIZUN JAKIN

 

This entry was posted in Aktualitatea, Emprendedores, Fiskala, Zenbaki and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude