Lege oharra

TITULARRA:

http://www.zenbaki.eus webgunearen titularra ZENBAKI, S.COOP. da, F-20160610 IFK zenbakiduna. Helbidea: Basabe Industrialdea, FO-10 pabiloia, Aretxabaleta 20550, Gipuzkoa. Telefonoa: 943-712112. Faxa: 943-712268. Posta elektronikoko helbidea: zenbaki@zenbaki.es.

ZENBAKI, S.COOP. Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, Kooperatiba elkarteen Inskripzio Liburuaren 1162. folioa; 87.1.262. inskripzio-zenbakia.

Webgune hau erabiltzeko Lege Ohar honetan jasotako baldintza guztiak onartu beharra dago.

ERANTZUKIZUN-SALBUESPEN KLAUSULA

Webgune honen edukiaren helburu bakarra informazio orokorra ematea da. Informazio horrek ez du barne hartzen inolako kasutan laguntza profesionala, eta ez da horrela erabili behar. Ezin izango da webgune honetan eskuragarri dagoen materialaren inguruko erantzukizunik deribatu.

ZENBAKI, S.COOP. kooperatibak egoki ikusten dituen aldaketa eta eguneraketak burutu ahal izango ditu, bere webgunean dagoen informazioari dagokionez.

ZENBAKI, S.COOP. kooperatibak ez du bere gain hartzen bere webgunean dauden hirugarrenen loturen konexio edo edukien ondoriozko erantzukizunik. Beraz, erabiltzailea bere erantzukizunpean sartzen da eduki horietara, eta erabilera baldintza horien arabera.

JABETZA INTELEKTUALA

Zenbaki.es webgunearen jabetza intelektualaren eskubideak eta bertan jasota dauden elementuenak ZENBAKI, S.COOP. kooperatibarenak edo hirugarrenenak dira. Horregatik, erabiltzaileek ezin dituzte kopiatu, laga, banatu ezta eraldatu ere, aldez aurretik ZENBAKI, S.COOP. kooperatibaren baimenik izan gabe.

DATU PERTSONALEN BABESA. PRIBATUTASUN POLITIKA

ZENBAKI. S.COOP. kooperatibak legez eskatu daitezkeen datu pertsonalen babes-mailak hartu ditu.

“Kontaktua” formularioaren bidez posta elektronikoz ematen diren datu pertsonalak Zenbaki, S. Coop.-en jabetzako fitxategi batean erregistratuta geratuko dira. Helburua kontsultei erantzuna ematea eta eskaera egin duen pertsonarekin harremanetan jartzea izango da, eta datuak gordeta edukiko dira, jaso ziren helburua betetzeko beharrezkoa den denboran, ez gehiago.Horregatik, interesdunek datuetara sartu, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubidea egikaritu ahal izango dute. Horretarako, webgune honetatik bertatik e-posta bidez adierazi ahal izango dute, edo idatziz, helbide honetan: Zenbaki, S.Coop. Aretxabaleta, Basabe Industrialdea, F-O-10 pabiloia.

www.zenbaki.eus webguneak cookieak erabil ditzake beren erabiltzaileek orri horiek erabiltzen dituztenean, beren nabigatzailea, nabigatzeko aukeratutako hizkuntza eta erabiltzaileak identifikatu ditzakeen beste elementu batzuk ezagutzeko. Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera dauka pantailan cookieak jaso dituela ohartarazteko, eta horrela bere disko gogorrean cookieak instalatzea eragozteko.

Webgune horrek Google Analytics erabiltzen du. Horren helburua webguneari laguntzea da, erabiltzaileak webgunea bera nola erabiltzean duten aztertzeko lanean.

Comments are closed.