Aktualitatea

2015eko errenta eta aberastasuna: Zerga informazioa eskuratu.

Internet bidezko zerbitzu eta tramiteen atarian sartuta, Gipuzkoatarian. Bertan jakin daiteke zein informazio duen Foru Ogasunak zergadun bakoitzari buruz (errentak, atxikipenak, gastuak, etab.).

Zerga informazioa eskatu

Postaz bidaltzeko eskatu daiteke, telefonoz zein internet bidez.

Egun gutxi barru, errentako laguntza programa argitaratzen denean, informazio hori programa horretara inportatu ahal izango da. Horrekin, modu zehatz eta errazagoan kalkulatu ahal izango da autolikidazioaren emaitza eta, nahiz izanez gero, baita aitorpena internet bidez aurkeztu ere.

Nola lortzen da zerga informazioa?
Pasahitz operatiboa edo sinadura elektronikoa erabiliz, Gipuzkoatarian sartuta. Berehala eskuratzen da.
Gure bulegoetara etorriz. Ez da inoiz ere emango beste pertsona batzuei dagokiena, horien baimen idatzia aurkeztu arren, non eta behar bezala erregistratutako ordezkariak ez badira.
Internet bidez eskatu daiteke, pasahitz operatiborik edo sinadura elektronikorik gabe, edo, bestela, telefonoz eskatu daiteke, posta arruntez jasotzeko.

Zerga informazioa: Errenta aitorpena betetzea errazagoa izan dadin, eduki berriak eskaintzen ditugu. Hauek izango dira eduki berriak:

  • taxilarien fakturazioa, terminal fiskalaren bidez erregistratua.
  • kontu korronteetako batez besteko saldoak, azken hiruhilekoari dagozkionak, eta abenduaren 31koak (196 eredua)
  • balore, aseguru eta errenten balorazioa (189 eredua).
  • atzerriko ondasunak (720 eredua).
  • jarduera ekonomikoaren etekin garbia kalkulatzeko azken kanpainan erabilitako erregimena.

2015 errenta gipuzkoa

This entry was posted in Aktualitatea, Fiskala, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , , , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude