Aktualitatea

30 urtetik gorako luzaroko langabeak kontratatzeko dirulaguntza

Epea:2019ko irailaren 13tik azaroak 22ra
Diruz lagundu daitezkeen jarduerak:
2019ko irailaren 12tik aurrera egindako kontratuak.
Kontratu mugagabeak, 12 hilabeteko edo hortik gorako iraupeneko aldi baterako kontratuak, eta 6 hilabeteko edo hortik gorako iraupeneko aldi baterako kontratuak, baldin eta haien xedea bada Euskal Autonomia Erkidegoan dauden lantokietan lanpostuak betetzea.

Kontratuak lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak izango dira; azken kasu horretan, inoiz ez dira izango ezarritako lanaldiaren % 70etik beherakoak.

kontratatuko pertsonek bete beharreko baldintzak.
30 urte edo gehiago dituzten pertsonak kontratatzeko da deialdia hau, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan bizitzea.
b) Langabeak izan eta izena emanda egon behar dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa, bai kontratuaren hasiera-datan, bai aurreko 540 egunetan 360 egunez gutxienez.
c) Eskainitako lanpostua betetzeko profil profesional egokia edukitzea.

Kontratatuko diren pertsonak honako prozedura hauetako baten bidez hautatuko dira:

a) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bidez.
Eskaintzak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduren arabera kudeatuko dira. Enpresara bidaliko dira Lanbiden luzaroko langabezia-egoeran inskribatuta dauden hautagaiak, eskatutako profil profesionala eta baldintzak betetzen dituztenak, egingo zaien kontratua deialdi honen babesean diruz lagundu ahal izateko.
Kontratu bakoitzaren komunikazio-prozesuan, enpresak nahitaez adierazi beharko du kontratu horri dagokion eskaintzaren erreferentzia.

b) Enpresak zuzenean hautatzea, Lanbideri enplegu-eskaintza kudeatzeko eskabiderik egin gabe.
Kontratatuko den pertsonak, kontratazioaren aurretik, luzaroko langabezia-egoeran dagoela egiaztatzen duen txostena eskatu beharko dio Lanbideri, eta txosten hori enpresa kontratatzaileari eman beharko dio, dirulaguntzarako eskabidearekin eta eskatzen den gainerako dokumentazioarekin batera aurkez dezan.

Egiten den hautaketa-prozesua dena delakoa izanda ere, kontratatuko diren pertsonek beren enplegu-eskaera alta-egoeran eduki behar dute kontratuaren hasiera-data arte.

Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Dirulaguntza, 2.520 eta 14.000 euroko izango da, kontratatutako pertsonaren titulazioa eta kontratuaren luzapenaren arabera.

Publikatutako boletina:

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Lana, Sin categoría and tagged . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude