Aktualitatea

Arrasate Udaleko Diru lagun­tzak Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontrata­tzeko.

Diru lagun­tzak Arrasateko enpresetan herriko langabeak kontrata­tzeko 2016ko deialdia zabalik.

Helburua eta aplikazio eremua.

Programa honen helburua da Arrasateko enpresetan herriko langabeen kontratazioak susta­tzea; diruz lagunduko diren lan kontratuak ­gutxienez 6 hilabetekoak izango dira, ­gutxienez egun 1/2ko jardunekoak, 250 langile edo ­gutxiago dituzten Arrasateko enpresetan.

Enpresa onuradunen ezaugarriak.

Programa honen diru lagun­tzen onuradunak enpresak eta irabazi-asmorik gabeko entitateak (fundazioak, elkarteak, GKEak…), baldin eta zerga eta lan arloko betebeharrak egunean badituzte eta betekizun hauek bete­tzen badituzte:

a. Enpresak lantokia Arrasaten eduki­tzea.

b. Enpresak 250 langile edo ­gutxiago eduki­tzea.

c. Kontratatutako langabeak Arrasatekoak izatea.

Kontrata­tzen diren per­tso­nen ezaugarriak.

Enpresak diru lagun­tza eskura­tzeko, kontrata­tzen dituen per­tso­nek ezaugarri hauek izan beharko dituzte:

a. Arrasaten erroldatuta egotea, ­gutxienez 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.

b. Kontrata­tzen dituzten unean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbi­tzuan izena emanda egon beharko dute langabe gisa, kontratua sina­tzeko momentuan ­gutxienez.

c. Enpresa berean kontratatua ez izana, diruz lagundu nahi den kontratua sinatu baino 12 hilabete lehenago ­gutxienez.

Kontratuen ezaugarriak.

Diru lagun­tzak eskura­tzeko, kontratuek ezaugarri hauek beteko dituzte:

a. ­Gutxienez 6 hilabete iraungo dute.

b. ­Gutxienez egun 1/2ko lan jardunekoak izango dira.

c. Kontratuak 2016ko ekainaren 16tik 2017ko maia­tza­ren 31 bitartean hasiko dira (Lanbideren «2016ko enplegua susta­tzeko toki-ekin­tze­tarako diru lagun­tzen» deialdiaren erreferen­tzia aldia da hau, eta Udalaren programa hau deialdi horri atxi­kita dago).

d. Kontratuek enpresako langile kopurua gehituko dute (aurreko 12 hilabetetako plantilarekin alderatuta).

Programaren diru disponibilitatea.

Programa honek 102.250 €tako muga du, eta 2016ko Udal Aurrekontuko 1-06-10-471-241-00-00 «Langabeen Kontratazioarako Lagun­tzak» kontu sailaz baliatuko da. Ezarritako diru kopurua agortutakoan bukatu­tzat emango da programa, Udalak propio erabaki ezean kreditua handi­tzea.

Diru lagun­tza­ren zenbatekoa.

Diru-lagun­tza 2.250 € takoa izango da, 6 hilabeteko kontratuko egun osoko jardunean, edo horren propor­tzioan, %50 arteko jardunetarako. Per­tsona beragatik gehienez kontratu bat diruz lagundu ahalko da. Enpresa bakoi­tzak, prin­tzi­pioz, 3 kontratugatik jaso ahalko du deialdi honen diru lagun­tza.

Kontratu gehiagogatik diru lagun­tza eska daiteke, baina eskaera horiek deialdiaren indarraldia bukatutakoan aztertuko lirateke, eta diru lagun­tza jaso ahalko lukete programa honendako Udalak ezarritako kreditua momentu horretan oraindik agortuta ez balego; kasu horretan, Udalak finkatuko luke kontratu bakoi­tzeko diru lagun­tza­ren zenbatekoa, programaren kreditu disponibilitatearen arabera. Era berean, programa honen edizio desberdinetan zehar, enpresa bakoi­tzak gehienez 10 kontratugatik ahalko du diru lagun­tza eskuratu.

Diruz lagunduko diren kontratuak mugagabeko iraupenekoak diren kasuetan (bai jatorriz, bai 6 hilabeteko horretan zehar horretara bihurtuta), diru lagun­tza­ren zenbatekoa %20an handituko da. Gehitutako %20 hori diruz lagundutako kontratua hasi eta 12 hilabete igarotakoan ordainduko zaio enpresari.

Halaber, Arrasateko Udalak gorde egiten du eman beharreko diru kopuruak murriztu edo deusezta­tzeko ahalmena hauen arabera:

— Enpresak kon­tzeptu beragatik jasotako beste diru-lagun­tzak.

— Programa honen oinarrian esplizituki jaso ez diren beste gorabehera ­batzuk, baina Udalak, programaren koheren­tzia berma­tze­arren, garran­tzi­tsu­tzat ­jotzen dituenak.

Eskaerak azter­tzea.

Programa honen espedienteak tramita­tzeaz Enplegua eta Garapen Ekonomikoko unitate administratiboa arduratuko da.

Eskaerak aurkeztutako ordenan aztertu eta erresolbituko ditu Udalak, programaren kreditua agortu arte.

Eskabideak edo harekin batera doan nahitaezko dokumentazioak aka­tsen bat duenean edo osatu barik dagoenean, 10 eguneko epea izango dute interesdunek antze­mandako aka­tsak zuzen­tze-ko, Udalak egindako errekerimendua jakinaraz-ten duen hurrengo egunetik hasita.

Horiek zuzendu barik emandako epea igaroz gero, Udalak ez du onartuko diru-lagun­tza eskabidea, eta beste tramiterik gabe artxi­batu egingo du prozedura.

Ordain­tzeko modua.

Lagun­tza­ren ordainketa lan kontratua hasi eta 6 hilabete pasatakoan gauzatuko da. Horretarako, enpresak Udalari ondoko dokumentazioa aurkeztuko dio, justifikazio gisa:

— Soldata eta Gizarte Seguran­tzako ordainketen egiaztagirien kopiak.

— Zerga obligazioetan eta Gizarte Seguran­tzako ordainketetan egunera egotearen ziurtagiriak.

— Kontratatutako langileen bizi­tza laborala epealdiaren amaierako datan.

— Langile kopurua handitu izanaren agiria (bataz besteko langile-plantilaren agiria Gizarte Seguran­tzak emana, diruz lagun­tzeko dauden kontratuak hasi eta hurrengo 6 hileko tarteari dagokiona).

Mugagabeko iraupeneko kontratuen kasuan, %20 gehigarria Udalak ordainduko dio enpresari kontratua hasi zenetik 12 hilabete igarotakoan, ondoko dokumentazioa aurkeztutakoan:

— Langilearen bizi­tza laborala eguneratua.

Dokumentazio justifika­tzailea Udaleko Enplegu Sailak aztertuko du, hitzar­tutako guztia bete­tzen dela berma­tzeko; udal sail horrek onespen txos­tena emandakoan, diru lagun­tza ordainduko dio Udalak enpresari.

ARRASATE EMPRENDEDORES EMPRESAS NUEVAS AYUDAS ASESORIA SUBVENCIONES EMPRESAS NUEVAS AYUDAS EMPRENDEDORES ARETXABALETA ARRASATE

 

 

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Kontabilitatea, Lana, Sin categoría and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude