Aktualitatea

Arrasateko Udala: Covid-19ri aurre egiteko higiene neurriak aplikatzeko dirulaguntza

Covid-19ri aurre egiteko higiene eta babes-neurri bereziak ezartzeko establezimenduentzako Arrasateko Udalak publikatu duen dirulaguntza.

Dirulaguntzaren helburua:

Covid-19ko pandemiagatik beharrezkoak diren higiene edo eta babes neurri bereziak
ezartzeko material erosketak eta inbertsioak finantzatzea. Laguntzak zuzenduta daude Arrasateko establezimenduei, euren zerbitzu a emateko bezeroak aurrez-aurre arta tzen dutenak, Covid-19ri lotutako alarma egoe ran itxi ta egon direnak, edo eta zabalik egon
direnak baina aurreko urteko epealdi berekoarekin alderatuta, gutxienez, % 40ko fakturazio beherakada jasan dutenak.

Onuraduren baldintzak: Arrasateko enpresak edo elkarteak izango dira, eta baldintza hauek bete :

  • Arrasaten kokatutako establezimendua edukitzea.
  • Arrasateko Udalarekin zorrik ez edukitzea.
  • Arrasaten kokatutako establezimenduaren jarduera nagusia publikoa bertatik bertara arta tze koa izatea.
  • Covid-19 alarma egoe ra bitartean itxi ta egon izana, edo epealdi horren fakturazioa, iazko epealdi berarekin alderatuta,gutxienez % 40an murriztuta eduki izana.
  • Covid-19 pandemiagatik publikoa artatzearekin lotutako zerbitzua emateko higiene edo eta babes neurri berezi berriak ezarri behar izatea.

Diruz lagunduko diren produktuen erosketak eta inbertsioak.
Covid-19 pandemiagatik publikoa prestatzeko  establezimenduan ezarri beharreko higiene edo eta babes neurri berezi berriekin lotutako halako produktu, ekipo edo eta instalazioen gastuak:

  • BEP (babes ekipo pertsonalak).
  • Espazioak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
  • Salgaiak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
  • Bezeroak eta establezimenduko langileak babesteko instalazio eta ekipo bereziak
  • Covid-19 pandemiagatik publikoa artatzeko establezimenduan ezarrri beharreko higiene edo eta babes neurri bereziekin lotutako bestelakoak.

Programa honek lagundu ahalko ditu 2020ko urtarrilaren
1etik aurrera eginiko material erosketak edo inbertsioak (fakturaren data hartuko da kontuan).

Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

  1.  Eskaera orria beteta. ESKAERA ORRIA
  2.  Enpresaren edo elkartearen IEZren alta egiaztagiria.
  3.  Ziurtagiriak, zerga obligazioetan eta Gizarte Segurantzaren ordainketetan egunean izatearenak,diru laguntza eskaera aurkezteko uneari dagozkionak.
  4.  Enpresaren edo elkartearen ordezkariaren NAren kopia.
  5.  Jarduera etenaren ziurtagiria (463/2020 Errege Dekretuz ixtera derrigortuta izan bada, zinpeko adierazpena eskaera orrian bertan)
  6. Aurreko urteko apirila edo maiatzeko fakturazioa eta aurtengo hilabete berdineko fakturazioa (alarma egoeran zabalik egon bada establezimendua).
  7.  COVID 19 pandemiagatik publikoa artatzeko establezimenduan ezarritako higiene neurri berezi berriekin lotutako gastu eta inbertsioen fakturak.
  8. Arrasateko Udalari beharrezkoa iritziz gero, kasu bakoitzean eska lezakeen beste dokumentazio gehigarria.
    5. eta 6. dokumentuak ez dira aurkeztu beharko, baldin eta hobaria jaso bada Udalarengandik “COVID 19 pandemiaren ondorioz itxita edo zerbitzu minimo bat eskaini duten jarduera ekonomikoei tasak itzultzea” programatik.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa.
Programa honek establezimenduak eginiko material erosketa edo inbertsioaren, gehienez, % 50a finantzatuko du, gehienez jota 500 € enpresa edo elkarte bakoitzari.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua: 

  • Udaleko BAZen entregatuko dira edo ta telematikoki ere egin daitezke.
  • Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da,  BOG publikatzen denetik (2020/09/18)

Zenbaki aholkulariak abokatuak : Dirulaguntzak

 

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude