Aktualitatea

Arrasateko Udalak 2016 urterako enplegu alorrean ezarritako dirulagun­tza: 2016 urteko enpresa berrien­tzako dirulagun­tzak.

2016. urtearako enplegu alorreko ondorengo dirulagun­tza: 2016 urteko enpresa berrien­tzako dirulagun­tzak.

Xedea

Arrasate herrian enplegu egonkorra sor­tzen duten enpresa ekimenei eta 2006ko ­otsailaren 27an Udalba­tza­rrean onartutako enpresen­tzako dirulagun­tzak programaren araudira egoki­tzen direnei.

Lagun­tzak noren­tzat diren.

Lagun­tza hauek izango dira legez eratutako enpresa berrien­tzat, edozein sektoretakoak, lantokia Arrasaten dutenak, 15 langile baino ­gutxiagokoak, lagun­tza programa honek ezarritako baldin­tzak bete­tzen dituenak, eta enplegu egonkor bat edo gehiago sor­tzen dutela. Enplegu egonkor­tzat hartuko da enpresaren titular bati dagokiona, edota lan kontratazio mugagabeari eta egun osokoari lotutako langile bati dagokiona.

Kasu hauetan ez dute aukerarik izango lagun­tzak lor­tzeko:

— Enpresa berria abian jarri aurreko 12 hiletan jarduera berean edo antze­koan, titular moduan, banaka edo sozietatean, aritu diren promotoreak edo dirulagun­tza­ren onuraduntasuna erakarri dezaketen langileak dauden kasuan, zirkunstan­tzia hori lan kooperatibetako bazkide moduan gertatu ezik. Enpresak eskuratu ahal izango ditu lagun­tzak gainon­tzeko per­tso­nalagatik, araudi honen baldin­tzak betez gero.

— Bezero bakarra duten enpresak (fakturazioaren %75 denean). Jardueraren lehen 12 hiletatik aurrera hartuko da kontuan gorabehera hori.

— Administrazioarekin daukaten kontratuen ondoriozko fakturazio orokorraren %70 edo gehiagokoa duten enpresak.

— Partizipazio publikoa duten enpresak.

— Enpresaren kapital sozialaren jabe­tza %50etik gora lagun­tza hauek eskura­tzeko baldin­tzak bete­tzen ez duten beste enpresa edo erakunde ­batzuena denean.

Erreferen­tzia aldia.

Programa honetan araututako lagun­tzak lor­tzeko betebeharrak eta baldin­tzak bete egin beharko dira 2015eko maia­tza­ren 26tik 2016ko azaroaren 30 arte, biak barne.

Ulertuko da enpresaren jarduera hasi dela enpresak IAEn alta emandako data berean.

Eskaerak aurkezteko epea.

Eskabideak 2016ko azaroaren 30 arte aurkeztu ahalko dira, deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2016/09/29) eta hurrengo egunetik konta­tzen hasita.

Zenbatekoa.

Jaso beharreko dirulagun­tza­ren kopurua, honela kalkulatuko da:

— Oinarrizko kopurua eta kopuru aldakorra batuta aterako da amaierako kopurua, eta, hala badagokio, oinarri-arau hauetan ezarritako kenkariak ezarriko zaizkio.

— Enpresa sortu berrien kasuan, enpresa batean lanpostu egonkor bat baino gehiago sor­tzen badira, 2.250 € gehituko dira bigarren eta hurrengo lanpostu bakoi­tzeko, koefiziente zuzen­tzailerik eta kopuru aldakorrik aplikatu barik.

A. Oinarrizko kopurua: oinarrizko kopuruaren %100a, gehienez ere, 4.500 €koa izango da sortutako lanpostu bakoi­tza­rengatik. Onar­tzen den azken oinarrizko kopuruari ondoko faktoreen ponderaziotik lor­tzen den koefiziente zuzen­tzailea ezarriko zaio:

1. Egindako inber­tsioaren bolumenaren araberakoa:

— 60.000 €tik gorakoa: %100.

— 30.000 € eta 60.000 € bitartean: %80.

— 12.000 € eta 30.000 € bitartean: %70.

— 6.000 € eta 12.000 € bitartean: %50.

— 6.000 € baino inber­tsio txi­kiagoa egiten duten enpresek ez dute programa honen dirulagun­tza­rik jasoko.

Inber­tsioen konputuan sartuko dira makinaria, ekipo, instalazio, lokalen egoki­tza­pen obrak eta softwarera bideratutakoak, eta konputu horretatik kanpo geldituko dira inbertsio inmobiliarioak.

ASESORIA SUBVENCIONES EMPRESAS NUEVAS AYUDAS EMPRENDEDORES ARETXABALETA ARRASATE

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Lana, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude