Aktualitatea

Covid-19: 0FASEA: Ostalaritza, Fisioterapia zentrak, ile apaindegiak… zabaltzeko baimena

Gaurtik (maiatzak 4tik aurrera) Merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza establezimenduak irekitzeko neurriak.

400m2 baino gutxiagoko establezimenduek beren jarduera burutu dezakete, ezaugarri hauek betetzen badituzte:

  1. Aldez aurreko hitzordu sistema ezartzea, lokalaren barruan une berean langile bakoitzeko bezero bakar bat egon beharko da. Establezimendu barruan ezin izango da itxarote-eremuak izango.
  2. Bezeroari banakako arreta bermatu beharko da, gutxienez 2 metroko tartearekin, hori ezinezkoa bada, mostradoreak edo manparak erabili beharko dira.
  3. 65 urtetik gorakoentzat lehentasunezko arreta-ordutegia ezarri beharko da, kolektibo honen ibilaldietarako eta jarduera fisikoa egiteko ordutegi-tarteekin bat datorrena.

Hala ere, neurri hauek bete beharko dira:

Garbiketa eta desinfekzioa

– Establezimendua gutxienez egunean bi aldiz garbitu/desinfektatu beharko da, egunaren amaieran derrigorrez eta, ahal dela, eguerdian. Horretarako, lixiba-diluzioak edo beste desinfektatzaile batzuk erabiliko dira, eta arreta berezia jarriko zaie gehinen ukitzen diren gainazalei: ateen heldulekuei, mostradoreei, altzariei, eskudelei, banaketa-makinei, zoruei, telefonoei, esekitokiei, saskiei, txorrotei eta antzeko elementuei.

– Langileen txanda-aldaketa bakoitzean ere, garbitu/desinfektatu beharko dira langileek erabiltzen dituzten elementuak: mostradorea, mahaia eta abar.

– Jendeari arreta ematen langile bat baino gehiago dagoen lokaletan, eremu pribatuak (komunak, aldagelak, biltegia, etab.) ere garbituko/desinfektatuko dira.

– Bezeroek erabiltzeko paperontziak eduki beharko dira, ahal bada pedaldunak.

– Laneko uniformeak edo laneko erropak, egunero garbitu/desinfektatu beharko dira.

– Bezeroek ezin izango dituzte komunak erabili, larrialdia ez bada behintzat; kasu horretan, berehala garbituko dira.

– Vending-makinak dituztenek haien higiene ona ziurtatu beharko dute, establezimenduaren barruan egin behar den bezala.

– Erropa dendak:

Ehungintzako merkataritza-sektoreko establezimenduetan, arropa-konponketakoetan eta antzekoetan, aldagela pertsona bakar batek erabili beharko du, eta, erabili ondoren, garbitu eta desinfektatu egingo da.

Era berean, bezero batek gerora eskuratzen ez duen jantziren bat probatzen badu, establezimenduaren titularrak neurriak ezarriko ditu jantzia higienizatzeko, beste bezero batzuei eman aurretik.

Langileak ( Ile-apaindegiak, fisioterapiak..)

– Langileek babes-ekipamendu egokiak eraman beharko dituzte. Langileen artean edo langilearen eta bezeroaren artean (ile-apaindegiak, fisioterapiak, etab.) bi metroko segurtasun-tartea mantendu ezin bada, nahitaezkoa izango da maskarilak erabiltzea, bai langileentzat, bai bezeroarentzat. Babestuta egon arren, ahal denean 1,5 metroko distantzia mantentzen saiatu beharko da.

Lokala egokitzea

– Bezero bati baino gehiagori arreta pertsonalizatua ematen zaiela ziurta dezaketen establezimenduek, argi eta garbi adierazi beharko dute nola bete behar den bi metroko segurtasun-tartea bezeroen artean, horretarako lurrean markak jarrita, edo balizak, kartelak eta seinaleak erabilita.

– Gel hidroalkoholikoen banagailuak instalatuko dira establezimenduaren sarreran, bezeroek erabiltzeko.

– Establezimenduak autozerbitzuko eremuak baditu, langile batek artatu beharko ditu.

Establezimendu horietara egin beharreko joan-etorriak bizileku-udalerriaren barruan bakarrik egin ahal izango dira, zerbitzua edo produktua udalerri horretan eskuragarri ez dagoenean salbu.

Ostalaritza eta jatetxeak

Ostalaritzako eta sukaldaritzako jarduerak etxez etxeko entrega zerbitzuen bidez egin ahalko dira eta bezeroen eskaerak jaso establezimenduetan. Fase honetan, debekatuta dago establezimendu barruan kontsumitzea.

Langile guztiek beren arrisku-mailari egokitutako banakako babes-ekipoak eduki behar dituzte. Ekipo horiek maskarez osatuta egon behar dute gutxienez, eta lantokian eskuz garbitzeko gel hidroalkoholikoak eduki behar dituzte beti eskura.

Higiene-neurriak bezeroentzat, eta edukiera ostalaritzako eta sukaldaritzako establezimenduetan. Bezeroen eskura jarri beharko dira:

  1. Establezimenduaren sarreran: gel hidroalkoholikoak.
  2. Establezimendutik ateratzean: eskuzko eragingailurik ez duten paperontziak, zabor-poltsa dutenak.
  3. Eskaerak jasotzeko establezimenduetan egon beharreko denbora bezeroek eskaerak jaso ahal izateko, ahalik eta denbora gutxiengoa izango da.
  4. Bezero bati baino gehiagori aldi berean arreta pertsonalizatua eman ahal zaien establezimenduetan, argi eta garbi adierazi beharko da bezeroen artean 2 metroko segurtasun-tartea egon behar da, zoruan markak dituela edo balizak, kartelak eta seinaleak erabiltzen dituela. Langile berak ezin izanen du aldi berean hainbat bezero atenditu.

 

                                                      Imagen de jacqueline macou en Pixabay

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Fiskala, Juridikoa, Kontabilitatea, Lana, Sin categoría and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude