Aktualitatea

Dirulaguntza: Ekintzaile

Enpresa proiektu berrientzako finantza laguntzak, baldin eta industri arloko proiektu berritzaileak edo horiekin lotutako zerbitzuetakoak badira. Proiektu horiek EBZ baten laguntza izango dute ideia heltzeko eta enpresa martxan jartzeko faseetarako. Bi laguntza mota emango dira:

1.- Pertsona edo talde sustatzailearentzako LAGUNTZA PROZESURAKO DIRU-LAGUNTZAK, ideia heltzeko eta Enpresa Plana egiteko prozesuan zehar eta proiektua martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak dira.

2.- Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako FINANTZAKETA LAGUNTZAK; izan ere, Luzaro Kredituaren Finantza-etxearekin hitzartutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maileguen finantzaketa kostua gutxituko da.

Onuradunak

  • MIKRO
  • AUTONOMOA
  • PERTSONA FISIKOA

EPEAK

  • Hasiera data: 2015/01/01
  • Amaiera data 2015/12/31
  • Ebazteko epea: Laguntza prozesurako diru-laguntza
    Eskaera EBZn aurkeztu eta 3 hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena.

Finantzaketa lortzeko laguntzak
Luzaro EFCk laguntza onartu edo ukatu dela jakinaraziko dio hala onuradunari nola SPRIri, eskaera jaso eta hilabeteko epean, Luzaron bertan.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak
1.- Pertsona edo talde sustatzailearentzako laguntza prozesurako proiektuak, Enpresa Plana egiteko prozesuan eta martxan jarri arte. Itzuli beharrik gabeko fondo galdurako diru-laguntzak dira.

2.- Enpresa Plana gauzatzeko behar diren inbertsioetarako finantzaketa lortzen laguntzeko proiektuak; izan ere, Luzaro Kredituaren Finantza-etxearekin hitzartutako hitzarmenaren arabera formalizatuko diren maileguen finantzaketa kostua gutxituko da.

This entry was posted in Sailkatu gabea and tagged , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude