Aktualitatea

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoa eta Berdintasun-plana egiteko dirulaguntzak

2019 urterako enpresentzako dirulaguntzak, aholkularitza-enpresa homologatuak kontrata ditzaten emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko.

Erakunde onuradunen betekizunak:
a) Enpresa eta erakunde pribatuek nortasun juridiko propioa eta independentea izan behar dute.
b) Enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena ez du inongo administrazio publikok izango, ez zuzenean, ez zeharka.
c) Erakundearen zuzendaritza eta administrazio-kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatu behar dira. d) 10 eta 250 langile bitartean izan behar dituzte.

Erakunde eskatzaileen betebeharrak:

  1. Aholkularitza-enpresa homologatu baten laguntza teknikoa kontratatzeko konpromisoa hartzea edo jada kontratatu izana.
  2.  Hasitako prozesuarekin aurrera jarraitzeko konpromisoa adierazi behar du Zuzendaritzak, eta 3 urteko epean enpresak edo erakundeak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde aitorpena eskatu, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde aitorpena arautzen duen otsailaren 11ko 11/2014 Dekretuan eta Ebazpen honen I. Eranskinean jasota dagoen legez.
  3. Zuzendaritzak erakundeko pertsona bat izendatuko du prozesua dinamizatzeko arduradun, deialdi honen I. Eranskinean jasota dagoen legez.

Diruz lagun daitezkeen gastuak:
Aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzea da diruz lagunduko dena. Ebazpena argitaratzen den unetik 2020ko ekainaren 30era arte, aholkularitza-enpresek honako zeregin hauek izango dituzte:

  • Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoa egitea, barne-antolamenduari eta zerbitzuen edo produktuen eskaintzari erreparatuta.
  • Gutxienez 20 orduko prestakuntza-ikastaroa eskaintzea erakundeko langileei, emakumeen eta gizonen arteko lan-arloko berdintasunaren inguruan.
  •  Berdintasun-plana diseinatzea, enpresaren barne-antolamendurako eta zerbitzu edo produktuen eskaintzarako. Edonola ere, zenbait urtetarako plana proposatu beharko da.

Dirulaguntzen zenbatekoa:
Dirulaguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi diren jardueren kostuaren % 50ekoa izango da gehienez, eta erakunde onuradun bakoitzak 10.000 euro jaso ahal izango ditu gehienez.

Jardueren kostuaren % 80koa izango da gehienez (10.000 eurokoa gehienez) irabazi-asmorik gabeko erakundeen kasuan, betiere, irabaziak ez badituzte banatzen titular edo partaideen artean, eta produkzioan edo ondasun- eta zerbitzu-banaketan lortutako soberakinak edo irabaziak erakunde horien xedeetarako inbertitzen edo bideratzen badituzte.

Eskabideak izapidetzea eta aurkeztea:

  • Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
  • Eskabideak euskadi.eus-eko honako egoitza elektroniko honetan aurkeztu beharko dira:

EHAAn, Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuko zuzendariaren 2019ko urriaren 1eko EBAZPENA.

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Lan arloa

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Fiskala, Juridikoa, Kontabilitatea, Lana, Sin categoría and tagged , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude