Aktualitatea

Enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak

Gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntzak .

Gaurko egunean argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian AGINDUA, 2015eko uztailaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena,

LAGUNTZEN ONURADUN IZAN DAITEZKEENAK
1. Kooperatiban bazkide langile gisa sartu diren langabetuak 2014/8/1etik 15/7/31era, betiere langabe gisa erregistratuta daudenak gutxienez 3 hilabeteko antzinatasunarekin.
2. Bazkide ez diren langileak, besteren konturako lan-kontratua izanik, bazkide langile gisa Kooperatiban sartzen direnak.
3. Pertsona ezgaituak bazkide langile gisa Kooperatiban sartzen direnak.

DIRU-LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

Aurreko 1. ataleko suposizioetarako: 2.500 euro
2. ataleko suposizioetarako: 1.500 euro.3. ataleko suposizioetarako: 2.000 euro.
Zenbateko horiek 300 euro gehituko dira emakumezkoa edo pertsona ezindua den kasuan

DIRU-LAGUNTZAREN MUGAK
Gorago aipaturiko kopuru horiek gorabehera, ematen den diru-laguntza ezin izango da, inola ere, handiagoa izan onuradunak, dagokion sozietate kooperatiboan edo lan-sozietatean bazkide gisa sartzerakoan egindako kapital-ekarpena baino, gehi sarrera-kuota.
ESKABIDEAK AURKEZTEKO LEKUA
Eskabideak aurrez aurreko kanalez edo kanal elektronikoz aurkez daitezke, hemen ezarritako ereduaren arabera: http: www.euskadi.net. Aurrez aurre egiten bada, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailak Lurralde Historiko bakoitzean duen Lurralde Ordezkaritzan.

ESKABIDEAK AURKEZTEKO EPEA
2015eko irailaren 15a baino lehen

This entry was posted in Aktualitatea, Lana, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude