Aktualitatea

Errelebo kontratuetarako dirulaguntzak

Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bategineko 12.7 artikuluak aipagai dituen txanda-kontratuetarako dirulaguntzak.

2018ko urriaren 20tik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko lantokietan zerbitzuak emateko egin diren lan-kontratuetan izango dute eragina deialdi honetan aurreikusitako laguntzek.

Onuradurak: txanda-kontratu (errelebo kontratuak) egiten dituzten pertsona fisiko edo juridikoek herri-administrazioetan eta sektore publikoko gainerako organismo eta erakundeetan egiten direnak ez .

Diruz lagun daitezkeen jarduerak:
1.- Jardunaldi osoko txanda-kontratu mugagabeek jasoko dute laguntza, baita iraupen mugatuko kontratuek ere, baldin eta kontratuan bertan agertzen bada kontratuaren amaieran edo amaitu aurretik mugagabe bihurtzeko konpromisoa dagoela. Dirulaguntza jasotzeko, pertsonek edo enpresek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

a) Txanda-kontratudunek 30 urte baino gutxiago edo 45 urte baino gehiago eduki behar dituzte.

b) Honako egoera hauetakoren batean egon behar dute:

b.1.- Kontratua hasi den egunean langabe gisa inskribatuta egon behar dute Lanbiden.
b.2.- Pertsonak enpresarekin dagoeneko aldi baterako kontratua badauka hitzartuta, enpresak, txanda-kontratuaz gain, aldi baterako kontratua amaitzeko falta den denboraren pareko beste kontratu bat egin behar du b.1. atalean aurreikusitako baldintzak betetzen dituen 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako pertsonarekin.
b.3.- Edota, 30 urtetik beherako pertsonei dagokienez: enpresan bertan praktiketako edo prestakuntzako kontratua badauka edota lanekoak ez diren praktikaldiak egiten baditu, kontratu edo praktikaldi arautu horien iraunaldiaren barruan, edo amaitu eta biharamunean, txanda-kontratua egin beharko diote.

2.- Erretiro partzialen kasuan, txanda-kontratuak enpresako jarduneko langileen bidez betetzeko akordioak badaude lotuta, txanda-kontratua egiten duen langileari ez zaio eskatuko 1.a) atalean aurreikusitako adin-baldintza betetzea. Halakoetan, laguntza jasotzeko, txanda-kontratuaz gain, enpresak beste kontratu bat egin beharko dio b.1. puntuan jasotako baldintza betetzen duen 45 urtetik gorako pertsona bati edo aurreko puntuetan jasotako baldintzetako bat betetzen duen 30 urtetik beherako pertsona bati.

3.- Kasu guztietan, dirulaguntza jasotzeko, txanda-kontratua egiten zaion pertsonak urtean 12.600 euroko ordainsari gordina jaso beharko du, gutxienez.

Honako ekintzak ez dute dirulaguntzarik jasoko:

a) Enpresariaren ezkontidea, ondorengo eta aurreko ahaideak edo alboko ahaideak odolkidetasunagatik, ezkontzagatik, edo adopzioagatik, bigarren mailaraino, hori barne kontratatzeak.

b) Edozein eratako sozietate, elkarte edo korporazio gisa eratutako erakundeetako bazkideak, beraien ezkontideak, ondorengo eta aurreko ahaideak edo alboko ahaideak odolkidetasunagatik, ezkontzagatik, edo adopzioagatik, bigarren mailaraino, hori barne. Eta, era berean, aurretiaz aipaturiko erakundeen gobernu-organoetako eta zuzendaritzetako kideen ahaide berdinak kontratatzeak.

Dirulaguntzen zenbatekoa: Araututako baldintzetan hartu den langilearen kontratazioak 7.550 euroko dirulaguntza jasoko du, eta % 10 gehiago emakumea bada.

Aurkezteko epea:

  • Deialdi hau EHAAn argitaratu baino lehen hasita dauden kontratuak: 3 hilabete, deialdia argitaratu den biharamunetik zenbatuta.
  • Deialdia EHAAn argitaratu den egunean edo geroago hasi diren kontratuak: 3 hilabete txanda-kontratua abiarazi den egunetik zenbatzen hasita. Dena dela, 2019ko urriaren 21ean amaituko da eskaerak aurkezteko epea.

Eskaera egiteko instantzia normalizatua erabili beharko da.

Contratos Relevo Ayudas

 

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Lana, Sin categoría and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude