Aktualitatea

Errenta 2012

Aurkeztu behar diren frogagiriak:

• Frogagiri pertsonalak aldaketak badaude soilik (NAN, familia liburua eta izatezko bikoteen ziurtagiria)

• Familia ugarien kasuan, familia ugaria izatearen frogagiria aurkeztuko da.

• Atxikitzaileen ziurtagiria (10-T eredua). Gizarte Segurantzakoa, Inemekoa…

• Pentsio planetara egindako ekarpenen edo kobratutakoaren ziurtagiria.

• Erakunde sindikalari ordaindutako kuoten ziurtagiria.

• Minusbaliotasun maila eta, hala balitz, mugikortasun murriztua frogatzen dituen ziurtagiria.

• Aurrezki-Kontuen ziurtagiriak.

• Ondasun higiezinak errentan emateagatik izandako etekinen eta gastuen frogagiriak (10-I eredua).

• Etxebizitzaren errentamendua/alokairua bada kontratuaren kopia, eta errentamendu/ alokairu gisa egin diren ordainketen/dirusarreren frogagiriak. Aldi baterako alokatzen bada dirusarrerak, gastuak (IBIa barne) eta kontratua.

• Enpresari edo profesionalak: 130 inprimakia edo bankuko frogagiria.

• Ezkontideari edo izatezko bikote-lagunari pentsio konpentsagarriak eta urteko mantenurako kopuruak ordaintzera behartzen duen erabaki judizialaren fotokopia, eta ordainketen frogagiriak.

• Tutoretzapean etxean hartutako pertsonak, tutoretza eratzen duen erabaki judiziala.

• Zergadunarekin 65 urteko edo hortik gorako pertsona desgaituak edo mendekoak bizi badira, bizikidetzako agiria eta sarreren frogagiria.

•Jubilazio kasuetan, Kooperatibako ziurtagiria.

• Seme-alaben alde urteko mantenua ordaintzera behartzen duen erabaki judiziala, eta ordainketak.

• Kuotan kenkarirako eskubidea duten aurreko ahaideen erroldaketaren eta sarreren ziurtagiria. Pentsiorik jasotzen ez badute, pentsioduna ez dela frogatzen duen ziurtagiria, Aurreko ahaidea egoitza batean bizi bada urte osoan, etengabe eta modu jarraituan, egoitzako egonaldiaren gastuei aurre egiteko zergadunak ordaindu dituen kopuruen frogagiria (faktura).

• Etxebizitzan inbertitzeagatik egin beharreko kenkariaren ziurtagiriak:

• Etxebizitza berriak: kontratu pribatua, fakturak eta salerosketa eskrituraren kopia eskrituratua badago.

• Bigarren eskuko etxebizitzak: salerosketa eskrituraren kopia.

• Birgaiketa: Birgaikuntza babestuei buruzko ebazpenaren kopia. Obra amaitu izanaren ziurtagiriaren kopia.

• Etxebizitza-kontua: etxebizitza kontuaren ziurtagiria.

• Mailegua eskatu bada, behar diren frogagiriak aurkeztuko dira.

• Egindako dohaintzen frogagiriak.

This entry was posted in Aktualitatea, Fiskala, Juridikoa, Kontabilitatea, Lana, Sin categoría and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude