Aktualitatea

Gipuzkoako katastroa

Gipuzkoako ondasun higiezinen deskribapen eta balioak jasotzen dituen administrazio erregistroa da.
Egun indarrean dagoen araudiaren arabera, zortzi urtean behin berritu behar delako. Katastroan jasotako higiezinen balioek merkatuko errealitatearekin lerrokatuta egon behar dute, horrela zergadun bakoitzak errealitatean duen jabetzaren arabera egin dezan bere zerga-ekarpena.

Noiz berritu zen azkenekoz? 2001 urtean.

Noiz berrituko da berriro? Prozedura aurten jarri da martxan, eta 2017ko urtarrilaren 1ean indarrean sartzea espero da.

Zergatik ez da lehenago berritu? 2007-2011 legealdian saiakera egin zen baina bertan behera utzi zen, merkatuan distortsio handiak baitzeuden (higiezinen burbuilak sortuak, lehenengo, eta krisialdiaren eraginez, ondoren). 2011-2015 legealdian ez zen ezer egin. Egungo gobernuak Aldundira iritsi eta segituan aktibatu zuen kontua.

Katastroak higiezinentzako zehazten dituen balioaren gain ezartzen dira, esaterako, Ondasun Higiezinen gaineko Zerga, Aberastasuna eta Fortuna Handien gaineko Zerga, Ondare Eskualdatzeen gaineko Zerga…
Zer da Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ)? Ondasun higiezin landatar zein hiritarren katastro balioa zergapetzen duen zerga.

Higiezin denak tratamendu berdina al dute OHZan? Ez, bi multzo nagusitan banatzen dira, bakoitzak bere tasak dituelarik.

  • Hiritarra orokorra. Multzo handiena da, higiezinen %80 inguru.
  • Hiritarra industriala.

Nork ezartzen ditu tasak?Araudia ezartzeko eskumena Gipuzkoako Batzar Nagusien esku dago, baino zergaren kudeaketa udalerriek daramate, eta azken hauek dira tasak ezartzen dituztenak. Legediak tasa maximo batzuk ezartzen ditu: %0,4 hiritarra orokorra, eta %0,6 hiritarra industriala. Horra bitarte, udalei dagokie zenbatekoa kudeatzea.

Zein aldaketa dakartza katastroa berritzeak? Katastroa berritzeak OHZaren oinarri ezargarria aldatzea dakar. Honek zergalari zein zergadunei eragiten die: balioa igotzen bada, zergadunak gehiago ordaindu beharko du eta zergalariak gehiago bilduko; jaisten bada, alderantziz.

Katastro balioak gora edo behera egingo du Gipuzkoan? Denetik dago, herri batzuetan igo, besteetan jaitsi, eta herri berean auzoz-auzo joanda ere desberdintasunak daude.

Zer egin dezakete udalerriek? Araudiak ezartzen dituen mugen barruan tasak mugituz, zerga-bilketa mantendu daiteke, eta baita zergadunen ordaintzen dutena ere (balioa jaitsi bada tasa igoz eta alderantziz). Udalerri guztiek dituzte tresnak eskura orain arteko egoera mantentzeko zerga-bilketaren ikuspuntutik.

Noiz jakingo dute zergadunek zenbat ordaindu beharko duten datorren urteko OHZagatik? Udazkenean aurreikusten da egitea komunikazio kanpaina. Horretarako, udalerriek udara aurretik onartu beharko dituzte datorren urteko tasak.

Katastroa berritzeak etxe hutsen gaineko errekarguei eragingo al die? Ez dio zuzenean eragiten. Errekargua udalerri bakoitzaren eskumena da (araudiak %150 artekoa ahalbidetzen du) eta ordainduko beharreko kuotaren gain ezartzen da, katastrotik eratorrita datorrena hain zuzen.

Informazioa: Arrasateko UdalaZENBAKI AHOLKULARIAK ABOKATUAK ABOGADOS LABORALISTAS NUEVAS TECNOLOGIAS FISCALES ASESORES CONSULTORES AYUDAS A NUEVAS EMPRESAS

ASESORIA SUBVENCIONES EMPRESAS NUEVAS AYUDAS EMPRENDEDORES ARETXABALETA ARRASATE

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Fiskala, Juridikoa, Kontabilitatea, Lana, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude