Aktualitatea

Gipuzkoako Ogasunarekin telematikoki erlazionatzeko obligazioa

Ogasunarekin harremanak elektronikoki egitera behartuta egongo dira zergapeko batzuk. Zergak bidali, idatziak aurkeztu, jakinarazpenak jaso….  Administrazioarekin harreman guztiak elektronikoki izan beharko dira.

Jakinarazpen elektronikoa: ondorio juridikoak dituen komunikazio administratibo bat egoitza elektronikoan argitaratzea.

Aipatutako ondorio juridikoak ondokoak izan daitezke: erantzuteko edo dokumentazioa aurkezteko epearen hasiera, edo errekurtso edo alegazioak egiteko epearen hasiera, e.a.

Honako zergapekoak Administrazioarekiko harremanak elektronikoki egitera behartuta daude:
a)Forma juridiko hauek dituzten entitateak:

  • Sozietate anonimoak (identifikazio fiskaleko zenbakiaren IFZren– hasierako letran A duten entitateak)
  • Erantzukizun mugatuko sozietateak (IFZren hasierako letra B duten
    entitateak)
  • Aldi baterako enpresa elkarteak (IFZren hasierako letra U duten entitateak)
  • IFZren hasierako letra V duten entitateak
  • Sozietate kolektiboak (IFZren hasierako letra C duten entitateak)
  • Sozietate komanditarioak (IFZren hasierako letra D duten entitateak)
  • Sozietate kooperatiboak (IFZren hasierako letra F duten entitateak)
  • Organismo publikoak (IFZren hasierako letra Q duten entitateak)
  • Estatuko eta autonomia erkidegoetako administrazioaren organoak (IFZren hasierako letra S duten entitateak)
  • Toki korporazioak (IFZren hasierako letra P duten entitateak).

b) Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak, establezimendu iraunkorrarekin jarduten dutenean, eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga arautzen duen abenduaren 10eko 16/2014 Foru Arauak 24.2 eta 38. artikuluetan aipatzen dituen kasuetan daudenean.

c) Azaroaren 5eko 582/2014 Foru Aginduak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Departamentuko zerga ordezkarien errolda arautzen duenak, 9. Artikuluan eta haren hurrengoetan xedatutakoari jarraituta profesional izaera aitortua duten pertsonak edo entitateak, beren izenean zein haien ordezkatuenean jarduten badute, baita ordezkatu horiek aurreko apartatuetan sartuta ez daudenean ere.

Bide elektronikotik jaso daitezkeen jakinarazpenak

  •  Aitortzen ez dutenei bidalitako errekerimenduak.
  • Aitorpenen egiaztapena. Aurkeztutako aitorpenarekiko diferentzien jakinarazpena.
  • Aitorpenen egiaztapena. Interesen jakinarazpena.
  •  Aitorpenen egiaztapena. Zehapenen jakinarazpena.
  •  Epez kanpo aurkeztu izanaren jakinarazpena.
  • Aitorpen positiboa behin aurkeztuta ordainketarik ez egiteagatik aplikatu beharreko errekarguaren jakinarazpena.
  • Interesdunak nahitaez bete beharreko beste eskari batzuk (errekerimenduak).
  • Zerga-bilketa exekutiboko prozeduraren jakinarazpenak.
  • Alegazio eta errekurtsoen ebazpena
  • Gerorapen eta zatikapenak
  • Ikuskapen prozedurak

Foru Agindua  2016ko apirilaren 1ean sartuko zen indarrean.

Sinadura elektronikoko ziurtagiri bat beharko da jakinarazpena ikusteko.

Behin 10 egun natural igarota, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskura jartzen denetik aurrera, eta epe horretan jakinarazpena eskuratu ez bada, jakinarazpena egindakotzat jotzen da eta prozedurak aurrera jarraitzen du.

Posta elektronikoko helbide bat izatea eta eguneratuta egotea.

Jakinarazpen elektronikoen zerbitzura egunero jo behar ez izateko, funtsezkoa da posta elektroniko bat ematea, helbidea eguneratuta egotea, eta ohiko erabilerakoa izatea. Pertsona juridikoen kasuan, komeni da, baita ere, pertsona batek baino gehiagok izatea helbide elektroniko horretarako sarbidea.

Zenbaki aholkulariak abokatuak gomendatzen du: Enpresaren izenean Ziurtagiri digitala edukitzea  eta Ogasunean posta elektroniko bat alta eman, abixuak jasotzeko.

jakinarazpen elektronikoak fiskalitatea ahokularitza kontabilitatea asesoria zergak

This entry was posted in Aktualitatea, Emprendedores, Fiskala, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude