Horregatik, praktika akademikoak kotizatzeko betebeharra berrezarri denez, neurri batzuk onartu dituzte praktika horietan parte hartzen duten ikasleen egoera arautzea malgutzeko eta errazteko:
-Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorrean altak eta/edo bajak aurkezteko epea 2013/09/30era arte egin ahal izateko baimena emango du.
-2013ko ekainetik abuztura arteko kuotak 2013/10/31ra arte ordaintzeko baimena emango du.
-Erregularizazioak 2013ko ekainaren 28tik aurrera egin beharko dira eta data horren aurreko aldia ez da erregularizatu beharko, aldi horretan,1707/2011 Errege Dekretua oraindik indarrean zelako.
Honen bidez gogorarazten dizuegu alta emateko eta kotizatzeko betebeharra izateko, praktikek 1493/11 Errege Dekretuan ezarritako baldintzak bete behar dituztela:
Praktikak ezin dira eskola-praktikak soilik izan.
Ordain ekonomikoa jaso behar dute.
Prestakuntza-programa finantzatzen duen entitate edo organismoak enpresaburu-izaera izango du.
Prestakuntza-kontratuei dagokien kotizazioa aplikatuko da.