Aktualitatea

Laguntzak: A.F.I. 2013

Aktibo finkoetan inbertsioak egiteko finantza-laguntzak industria, merkataritza eta turismo sektoreetan.

Euskal Autonomia Erkidegoko industria, merkataritza eta turismo sektoreetako enpresentzako finantza-laguntzak, inbertsioak egin ditzaten ibilgetu ez-material edota material berrietan.

SPRI S.A.k edo Kreditu Ofizialeko Institutuak hitzarmenak sinatuko ditu finantza erakunde zenbaitekin eta horiekin formalizatu beharko dira operazioak.

Onuradunak

  • ETE
  • MIKRO
  • AUTONOMOA
  • MERKATARITZA
  • BESTE BATZUK

EPEAK

Hasiera data: 2013/01/18

Amaiera data 2013/09/16

Aurkezteko azken eguna: 2013/09/16

Ebazteko epea: 4 hilabete gehienez eskaera eta dokumentazio osoa SPRI, S.A.n aurkezten denetik aurrera.

Industria Sektorea

1.- Negozio-bolumenari dagokionez, jarduera nagusitzat ondorengo hauetako bat duten enpresak: industria, erauzketa edota eraldaketa, ekoizpena, produktu-prozesuari lotutako zerbitzuak (logistika), aurrekoekin lotura duten enpresak eta informazio eta komunikazio gizartearen arloarekin lotutakoak.

 2.- Jendearentzat zuzenean bideratutako merkataritza-jarduera oso murritza izango da, enpresako xede sozialaren eta negozio-bolumenaren araberakoa.

 3.- Mantentze eta Konponketa Tailerrak ere sartuko dira sektore honetan.

 Merkataritza Sektorea

 1.- Negozio-bolumena aintzat hartuta, gehienbat merkataritza jardueran aritzen diren enpresak.

2.- Merkataritza-jardueratzat hauxe joko da: merkatuan eskuragarri jartzea helburu horrekin eskuratu diren produktu eta salgaiak, haietan aldaketa nabarmenik egin gabe; azken kontsumorako ondasunen salmen¬ta, baldin eta ekoizleek, artisauek edo industrialek egindakoa bada eta ondasun horiek produkzio eta merkaturatze prozesuetan erabiltzeko ez badira, ezta hirugarrenenei zerbitzua emateko ere.

Turismo Sektorea

1.- Negozio-bolumena aintzat hartuta, gehienbat turismoan aritzen diren enpresak.

2.- Jatetxeak ez dira sartuko sektore honetan.

3.- Turismo-jardueratzat joko dira tokian tokiko turismoko lurralde bulegoek halakotzat hartzen dituztenak.

 

Kategoria: Aktualitatea, Fiskala, Juridikoa, Kontabilitatea, Lana, Sin categoría Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude