Aktualitatea

Laguntzak: Eszedentzian edo Lanaldi murriztua duten langileak ordezkatzeko

2017ko ekitaldian familiako eta laneko bizitzak uztartzeko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. Kapituluan aurreikusten diren laguntzak finantzatzeko diru-baliabideak.
Kreditua esleitzen da Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren familiako eta laneko bizitzak uztartzeko ekainaren 29ko 177/2010 Dekretuaren IV. Kapituluan aurreikusten diren enpresentzako laguntzak finantzatzeko

Laguntza-mota hauei emango zaie kreditua:

1. Langabe gisara izena emanda duten pertsonak kontratatuko dira, besteren konturako langileak edo sozietate kooperatiboetako bazkideak izaki senide hauek zaintzeko eszedentzia edo lanaldi murriztua eskatu duten pertsonak ordezkatzeko:

a) Seme-alabak, eta

b) Mendekotasun-egoeran edo osasun aldetik oso-oso larri dauden senitartekoak, betiere Dekretu horren II. eta III. Kapituluetan aurreikusten diren baldintzak betetzen badituzte eszedentzia edo lanaldi murriztu horiek.

2. Halaber, diruz lagunduko da aldez aurretik lanaldi partzialean kontratatutako pertsona baten lanaldia luzatzeko, eszedentzian edo lanaldi murriztuan dagoen langile baten ordezkapena egin dezan.

Enpresa eta pertsona onuradunak: Lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona fisikoek eta pertsona juridiko pribatuek, sozietate publikoek izan ezik, daukate

Kapitulu horretan aurreikusten diren laguntzak jasotzeko aukera, betiere lantoki horietan jarduteko besteren konturako langileak edo sozietate kooperatiboetako bazkide langileak kontratatzen badituzte.

This entry was posted in Aktualitatea, Ekintzaileak, Emprendedores, Juridikoa, Lana, Sin categoría and tagged , , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude