Aktualitatea

Mediku parteen bajen sistema berrian indarrean dago

Abenduak 1etik aurrera indarrean jarri duten sistema berria medikuaren baja parteei eragiten die.

Enpresetan absentismoa gutxitzeko eta Gizarte Segurantzako prestazioak gutxitzea du helburu.
Aldi baterako ezintasun egoerako baja parteak dira , gastu gehien suposatzen dituztenak , prozesu honetan azken erabakia osasun zerbitzu publikoko sendagileak daukate. Orain, Mutuak kontrol gehiago edukiko dute eta langileari azterketa medikura joateko eskatzeko ahalmena edukiko dute beharrezkoa iruditzen zaien guztietan. Baita, Gizarte Segurantzan langileari alta emateko eskatu dezakete, egokia iruditzen zaien kasu guztietan.

Langileak 3 eguneko epea daukat baja partea eta konfirmazio partea enpresari emateko . Alta partea aurkezteko berriz 24 ordu.

Medikuak partea luzatzeko momentuan prozesuaren iraupena aurreikusi beharko du. Baja 5 egun baino gutxiagokoa denean, medikuak berak alta eta baja luzatu dezake.

Bajak 30 eguneko iraupena badu, langileak lehenengo konfirmazio partea 7 eguneko epean aurkeztu beharko du eta bigarrena 2.astetik aurrera.
Gaixotasunak 60 eguneko iraupena badu, 2.konfirmazio partetik aurrera langileak 28 eguneko epea edukiko du aurkezteko. Epe hori amaitzean 2.partea aurkeztu beharko du eta ondorengoak 35 egunetako epean .

Kategoria: Aktualitatea, Lana, Sin categoría, Zenbaki Etiketak , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude