Aktualitatea

Ogasun Estataleko Jakinarazpen elektronikoak (AEAT)

Ogasun estatalak (Aeat) jakinarazpen elektronikoak jasotzen behartzen ditu enpresariak.
DEH (Dirección Electronica Habilitada). Zer da DEH?
Jakinarazpen elektronikoak jasotzen den buzoia. Egoitza elektroniko honetara sartzeko, behartuta dauden entitate guztiak beren izenean duten sinadura elektroniko batekin sartu beharko dira. Entitatearen izenean dagoen Ziurtagiri digital batekin sartu daiteke soilik.

zenbaki asesores abogados laborales contables fiscales nuevas tecnologias ayudas emprendedores subvenciones
Jakinarazpen elektronikoa iritsi dela ohartarazteko, abisu bat jaso daiteke, horretarako beharrezkoa da posta elektronikoko helbide operatibo bati alta ematea. Posta elektroniko hori ez da jakinarazpen bat, abisu bat baizik, jakinarazpen bat bidali dela ohartarazteko.

Jakinarazpen elektronikoak jasotzen behartuta dauden entitate eta pertsonak.

  • Entitate juridikoak, beren identifikazio fiskaleko zenbakia (IFZ) letra hauekin hasten bada: A, B, N, U, V.
  •  Enpresa Handiak zergadun Erregistroan inskribatuta daudenak.
  •  Sozietateen gaineko Zergan Kontsolidazio zerga ordaintzen duten zergadunak.
  •  BEZ Erregimen Berezian zergak ordaintzen duten Zergadunak.
  •  Hileko itzulpen Erregistroan (REDEME) inskribatuta dauen Zergadunak.
  • Aduana deklarazioak transmisio elektronikoa (EDI) bidez aurkeztzeko baimenduta dauden zergadunak.

Behin 10 egun natural igarota, jakinarazpena egoitza elektronikoan eskura jartzen denetik aurrera, eta epe horretan jakinarazpena eskuratu ez bada, jakinarazpena egindakotzat jotzen da eta prozedurak aurrera jarraitzen du.

Posta elektronikoko helbide bat izatea eta eguneratuta egotea. Jakinarazpen elektronikoen zerbitzura egunero jo behar ez izateko, funtsezkoa da posta elektroniko bat ematea, helbidea eguneratuta egotea, eta ohiko erabilerakoa izatea.

Zenbaki aholkulariak abokatuak enpresa behartuta dagoen jakinarazpen elektroniko guztiei harreta jartzea gomendatzen du, hau da, enpresa batek AEATeko jakinarazpen elektronikoak, Gipuzkoako jakinarazpenak, Gizarte Segurantzako jakinarazpenak… kontutan hartu beharko luke.

zenbaki aholkulariak abogados asesoria asesores contabilidad fiscalidad emprendedores ayudas

This entry was posted in Aktualitatea, Emprendedores, Fiskala, Juridikoa, Kontabilitatea, Lana, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude