Aktualitatea

Gipuzkoako Foru Ogasunarekin elektronikoki izatea behartuta dauden kolektiboak

Gipuzkoako Foru administrazioarekiko harremanak bitarteko elektronikoz izateko obligazioa ezarri zuen hainbat pertsona eta entitateentzat.

Horrela, 2017ko urriaren 2tik aurrera –orduantxe jarriko baita indarrean kolektiboa zabalduko duen foru agindua– pertsona juridiko eta nortasun juridikorik gabeko entitate guztiak nahitaez baliabide elektronikoak erabili beharko dituzte Ogasun eta Finantza Departamentuaren aurrean edozein tramite egiteko:

  • Zerga aitorpenak edo idatziak aurkezteko, eta errekurtso edo erreklamazio ekonomiko-administratiboak tartekatzeko
  •  Baita jakinarazpen elektronikoak jasotzeko ere.

Datozen egunotan, Gipuzkoako Foru Ogasunak,  komunikazio bat bidaliko die IFZ zenbakian “G”, “R” eta “W” letra duten entitateei, haren bitartez adierazteko ezinbestekoa dutela beren harreman datuak eta, kasua bada, erroldetan erregistratuak dituzten ordezkaritzak egokitzea Foru Ogasunarekin harreman elektronikoak izateko prestatu nahi badira.
Sozietateen gaineko zergaren auto- likidazioa aurkezteko beharra dagoenean, bertan azaldutako komunikazioetarako eta jakinarazpen elektronikoen abisua jasotzeko posta elektronikoaren helbidea zentsu datua denez, helbide berriak zaharra ordeztuko du.

Azpimarratu nahi da adierazten den posta elektronikoaren helbidea ez dela kontuan hartuko ordezkari profesional baten e-posta bada.

 

 

This entry was posted in Aktualitatea, Emprendedores, Fiskala, Juridikoa, Kontabilitatea, Lana, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude