Aktualitatea

SPRI Diru-Laguntza: HAZITEK

Ikerkuntza industrialeko edo garapen esperimentaleko proiektuak burutzeko laguntza ez-itzulgarrietan datza. Proiektu horiek izaera lehiakorra nahiz estrategikoa izan dezakete, eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planean jasotako espezializazio-esparruetan gauzatzekoak dira.

Arau horiekin, Hazitek programa berria konfiguratu da, eta bi laguntza-lerro ezberdin uztartu ditu arau bakarrean:

• Batetik, izaera lehiakorreko I+G proiektuei laguntza emateko lerro bat du, produktu berrien garapenera nahiz oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzera bideratutako proiektuak sustatzea helburu duena. Produktu berrien garapenera bideratutako proiektuak produktu originalak garatzean datza, badaudenak hobetuz merkatu eta gizartearen eskaria hobeto asetzeko.

• Bestetik, izaera estrategikoko I+G proiektuak garatzen laguntzen du programa honek. Proiektuok enpresa-lidergoan eta Euskadiko gaitasun zientifiko eta teknologikoak aprobetxatzean dute sorrera, eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planaren espezializazio-esparruetan lankidetzan zein bakarka gauzatu daitezke.

Hala, Spri taldeak laguntza-lerro honen bitartez, ikerkuntza industrialeko, esparru estrategikoetako eta dimentsio eta irismen zientifiko eta tekniko handiko garapen esperimentala finantzatu nahi da. Etorkizunerako jarduera-eremu estrategiko eta teknologikoetan gauzatzeko ikerkuntza planifikatu batera daude bideraturik laguntza-lerrook.

Onuradunak:

  • Handia
  • Mikro
  • Ete
  • Sektore / enpresa elkarteak

Epeak:

Hasiera data: 2016/01/14
Amaiera data 2016/03/18
18/03/2016eko 12 orduetan
Aurkezteko azken eguna: 2016/03/18

AYudas SPRI

This entry was posted in Aktualitatea, Lana, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude