Aktualitatea

Spri Laguntzak: Enpresa txiki eta ertainen ondorengotza (Ekintzaileak)

EAEko enpresa txiki eta ertainen hausnarketa prozesuak bultzatzea, enpresaren kudeaketa edota jabetzaren ondorengotza planifikatzen eta modu ordenatuan egiten, enpresaren jarraipena bermatzen eta, beraz, lanpostuak mantentzen laguntzeko Spri taldearen laguntza.

Kanpoko aholkulari batek proiektuaren hainbat fasetan zainduko du laguntza honen helburu den jarduera.

Onuradunak
ETE
MIKRO
AUTONOMOA

Epeak:

Hasiera data: 2016/01/01
Ekitaldi bakoitzeko 01/01etik 10/31era
Amaiera data 2016/10/31
Aurkezteko azken eguna: 2016/10/31

Diruz lagun daitezkeen proiektuak
1.- Aurretiazko diagnostikoa egitea enpresaren kudeaketari, gobernamenduari eta jabetzari buruz, eta betiere aholkularitza pertsonalizatu eta espezifikoa eskainiz enpresaburuari eta ondorengotza prozesuan inplikatutako gainerakoei. Gehienezko epea: hiru hilabete laguntza eskaeraren ebazpena ematen den datatik kontatzen hasita.

2.- Kapital Sozialaren gehiengoa ordezkatzen duen ondorengotza protokoloa taxutu eta formalizatzea. Gehienez hamabi hilabete, aurretiazko diagnostikoa amaitzen den egunetik edo fase hau ebazten den egunetik zenbatzen hasita, eskaera independentea bada.

3.- Kanpoko aholkulariaren laguntza ondorengotza protokoloa praktikan jartzeko eta aldian behin berrikusteko, gehienez ere sei hilabeteko epean ondorengotza protokoloa sinatzen den egunetik edo fase hau ebazten den egunetik zenbatzen hasita, eskaera independentea bada.

Eskakizunak

1.- EAEko Mikroenpresak eta Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak), gutxienez sei lagun enplegatzen dituztenak eta ondorengotza prozesu batean daudenak edo epe labur/ertainean egotea espero dutenak.

Enpresa Txiki eta Ertainen Definizioa Europako Batzordearen 800/2008 (EE) Araudiaren I. Eranskinean dago jasota (2008ko abuztuaren 6koa).
2.- EAEn jarduera ekonomikoko zentro bat edukitzea gutxienez sei laguneko plantillarekin.
3.- Diruz lagundu daitekeen jarduera EAEn egitea.
4.- Armarik ez produzitu, merkaturatu edo finantzatzea, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak ezarritakoarekin bat etorriz.
5.- Baldintza horiek guztiak bete beharko dira laguntza eskaria eta likidazio eskaria aurkezten den unean, enpresa tamainari dagokiona izan ezik, azken hau laguntza eskaria aurkezten den unean bakarrik egiaztatu beharko da eta.

Salbuespenak
Ez dira Onuradun izango:
1.- Akziodunen artean partaidetza publikoa duten enpresak, edozein dela ere beren parte-hartze portzentajea.
Zenbatekoa
1.- Diru-laguntzaren zenbatekoa: fase bakoitzean diruz lagun daitezkeen gastuen %30.
2.- Fase bakoitzean eman daitekeen gehieneko diru-laguntza:
Aholkularitza pertsonalizatua eskaintzea eta diagnostikoa egitea: 1 000 euro.
Ondorengotza protokoloa taxutu eta idaztea: 10 000 euro.
Protokoloa abian jartzeko eta aldian behin berrikusteko laguntza: 4 000 euro
3.- Eskatzaileak «de minimis» laguntzarik jaso badu (EBAO 2009 C 83/2001), 2008ko urtarrilaren 1a eta 2010eko abenduaren 31a bitartean jasotako laguntza guztien batuketa ezingo da izan 500.000 eurotik gorakoa.

Diruz lagun daitekeen gastua

Aholkulariak diagnostikoa eta ondorengotza protokoloa egiteko eta horretan laguntzeko eskaini duen aholkularitza eta laguntza profesionalagatiko ordainsaria.

Finantzaketa mota: Fondo Galdura

.
Beste datu interesgarri batzuk

Garrantzitsua! Aurkezten diren eskabideak hurrenkera kronologikoaren arabera aztertuko dira, behar bezala bete direnean eta urtean helburu horretarako gaitu den kredituaren mugara arte. Kreditua agortu eta gero, ez da eskabiderik aztertuko, nahiz eta dagoeneko aurkezturik egon.

AYudas SPRI

 

This entry was posted in Aktualitatea, Lana, Sin categoría, Zenbaki and tagged , , , . Bookmark the permalink.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude