Mikroenpresa eta Autonomoei enpleguari eusteko Lanbideko dirulaguntzak

Lanbidek mikroenpresa eta autonomoentzako  enpleguari eustea helburu duen dirulaguntza bat martxan jarri du. Trantsizio ekologiko edo digitalaren arloan gutxienez 600€-ko inbertsioak egin eta ordaindu dituzten enpresei eta autonomoei zuzenduta dago.

Eskabidea aurkezteko epea otsailaren 14an irekiko da eta 2023ko maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik.

Diruz lagundu daitezkeen inbertsioak 2021eko urtarrilaren 1etik eskabidea aurkezten den egunera bitartean egin eta ordaindu behar dira. Eskaera egiteko gutxieneko zenbatekoa 600 €da, BEZik gabe, eta laguntzaren zenbatekoa 5.000 €izango da mikroenpresa edo autonomo bakoitzeko.

 

Diru-laguntzaren onuradunak:

  1. Jarduera Euskadin garatzen duten mikroenpresak eta autonomoak.
  2. 10 langile baino gutxiago izatea.
  3. 2 milioi eurotik beherako negozio-bolumena izatea.
  4. Trantsizio ekologiko edo digitalerako inbertsioak egin eta ordainduta izatea, 2021/01/01etik diru-laguntza aurkeztu arte.

 

Diruz lagunduko diren inbertsioak:

  1. Trantsizio ekologikorako inbertsioak:
    1. Aurrezte edo eraginkortasun energetikorako neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
    2. Energia ez-kutsagarri eta berriztagarrien instalazioak.
    3. Energetikoki eraginkorra den ekipamendua, jarduerara bideratua, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badu (Ahhh, Ahh eta Ah, edo baliokideak).
    4. Klimatizazio-ekipoak, betiere eraginkortasun energetiko altuko etiketa energetikoa badute (Ahhh, Ahh eta Ah, edo baliokideak).
    5. Ingurumen-ziurtagiriak (EMAS, ISO14001, ISO 14006, UNE 150301, etiketa berdea eta abar), hemen sartzen delarik egindako ezarpenaren inbertsioa.
    6. Garraio-elementu elektriko edo hibrido entxufagarriak, enpresariaren edo profesionalaren jarduerarekin zuzenean eta esklusiboki lotuta daudenak; karga elektrikoko puntuak.
    7. Ekonomia zirkularreko irtenbideak, enpresaren jasangarritasunean aurrera egiteko: orokorrean kontsumoak, eta, zehazki, lehengaiak eta energia murrizten dituztenak; hondakinen sorrera murrizten dutenak; berrerabilpena areagotzen dutenak; uraren erabileraren eraginkortasuna hobetzen dutenak edo berotegi-efektuko gas-isuriak murrizten dituztenak. Produktuetan edo biltzeko prozesuan hondakinen sorrera ezabatu edo murrizten duen diseinua ahalbidetzen duten irtenbideak.
    8. Biodibertsitatea berrezartzeko proiektuen ezarpena, jarduera ekonomikoarekin lotutakoa
  2. Trantsizio digitalerako inbertsioak:
    1. Ekipo informatikoak, aplikazio informatikoak eta softwarea.
    2. Haririk gabeko konektagarritasuna hedatu edo hobetzeko inbertsioak.
    3. Irtenbide teknologikoen ezarpena, enpresaren digitalizazio-prozesuan aurrera egiteko: hodeiko biltegia, kobrantza eta ordainketa segurua, negozioaren kudeaketa integrala (bezeroak, hornitzaileak eta abar), Big Data prozesuetan oinarritutako irtenbide aurreratuak, bezeroaren esperientziako irtenbide teknologikoak (errealitate handitua, errealitate birtuala, errealitate murgildua, eta abar), fakturazio elektronikoko irtenbideak (TicketBAI-TBAI sistemarako fakturazio-softwarea barne), bezeroarentzako zerbitzuen kudeaketa, salmenta-puntuen terminalak, produktuen kodetze eta irakurketa optikorako sistemak, eta abar.
    4. Merkaturatze-sistemak martxan jarri edo hobetzeko sorrera, garapena eta ezarpena (webguneen garapena, online salmenta, ecommerce, scommerce, mcommerce eta antzekoak).

Baldintzak:

  1. Diru-laguntza eskatzeko datan dagoen enpleguari sei hilabetez eustea, diru laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik zenbatzen hasita.
  2. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
  3. Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
  4. Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea.
  5. Diru-laguntzen onuradun izateko legez aurreikusitako egoeretako batean ere ez egotea.

 

Diru-laguntzaren zenbatekoa:

5.000€ enpresa edo autonomo bakoitzeko.

 

Eskabideak aurkezteko epea:

2022ko otsailaren 14tik 2023ko maiatzaren 31ra arte.

 

Informazio gehiago.

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Diru laguntzak, Lanbide, TicketBAI.