Bazkideak kooperatibetan sartzeko laguntzak

Kooperatibetan bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dituen agindua argitaratu da EHAAn.

Onuradunak:

  • 1) Langabeak bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa sartzea kooperatibara.
  • 2) Inoren konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea kooperatibara.
  • 3) Desgaituak bazkide langile edo lan-bazkide gisa sartzea kooperatibara.
  • 4) Nekazaritzako, abeltzaintzako eta basogintzako ustiategien edo ustiategi mistoen titularrak bazkide gisa sartzea nekazaritzako eta elikagaigintzako kooperatibetara.

Betebeharreko irizpidea:

2021eko uztailaren 1etik 2022ko ekainaren 30era (bi datak barne),  eskubide osoarekin bazkide mugagabea izatea.

Dirulaguntzen zenbatekoa:

1) atalean aurreikusitako kasuetarako: 2.500 euro.
2) atalean aurreikusitako kasuetarako: 1.500 euro.
3) eta 4) ataletan aurreikusitako kasuetarako: 2.000 euro.

Zenbateko horiei 300 euro gehituko zaie, emakumea, desgaitua, guraso bakarreko familia bateko aita edo ama, genero-indarkeriaren biktima edo toxikomano ohia bada.

Dirulaguntzaren mugak:

Ematen den dirulaguntzak ez ditu gaindituko, inola ere, honako ehuneko hauek, zeinak onuradunak bazkide egiteko unean kooperatiba- edo lan-sozietatean harpidetutako kapitalari baitagozkio (gehi, sarrera-kuota)

1) atalean aurreikusitako kasuetan: % 100.
2) atalean aurreikusitako kasuetan: % 50.
3) atalean aurreikusitako kasuetan: % 75.
4) atalean aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partziala eginez gero, ehunekoa harpidetutako kapitalaren % 50era murriztuko da.

Epea: 2022eko irailaren 15era arte, egun hori barne.

 

AGINDUA, 2022ko uztailaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuarena, gizarte-ekonomiako enpresetan bazkideak sartzeko laguntza-deialdiaren oinarriak onartzen dituena eta laguntza horien 2022ko deialdia egiten duena

Cooperativas: ayudas a socios

Imagen de Gerd Altmann en Pixabay