Arrasateko enpresentzako laguntzak

Dirulaguntza programa bat da, Arrasaten sortzen diren enpresa jarduera berriei zuzendua.

Diru laguntzak ematen dira enpresa berrian sortutako lanpostu egonkor bakoitzeko, Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean, zein erregimen orokorrean.

Oinarri orokorrak 

 

 Eskaerak aurkezteko azken eguna 2021eko abenduaren 31a izango da.

Aurkeztu beharrek dokumentazioa:

  • Enpresa proiektuaren deskribapena
  • Inbertsio plana eta inbertsioko fakturen kopiak
  • Enpresaren bezeroen zerrenda eta horiei azken 12 hiletan saldutakoen egiaztagiria, hala dagokionean.
  • Diru laguntza eskatzen deneko lanpostuen titulardunen NAren kopia.
  • Bankuko kontuaren titulartasun agiria.
  • Diru laguntza eskatzen deneko lanpostuen kontratuen kopia, hala dagokionean.
  • Sozietatearen eraketa eskrituraren, estatutuen eta Merkataritza Erregistroan izena emandako agiriaren kopiak, hala dagokionean.
  • Gizarte Segurantzako erregimenean altan egotearen egiaztagiria
  • Arrasaten IEZn alta egiaztagiria
  • Jarduera irekitzeko edo hasiera emateko komunikazioa, hala dagokionean.
  • Jarduera lizentzia munizipala.
  • Diru laguntza eskatzen deneko langileen bizitza laboralaren ziurtagiria.
  • Diru laguntza eskatzen deneko langile bakoitzaren adierazpen erantzulea, oraingo enpresan sartu aurreko 12 hiletan jarduera beran edo antzekoan, banaka edo sozietatean, titular moduan jardun ez izanari buruz.
  • Zerga obligazioetan eta Gizarte Segurantzan egunean egotearen ziurtagiri eguneratuak. Ordainketako egoera erregularrean egongo da, atzerapena lortu duen enpresa eta atzeratutako zorrari buruz agiriz kreditatzen duena.
  • Adierazpen erantzulea, enpresak eskatu edo jaso dituen beste diru laguntza batzuei buruz.
  • Adierazpen erantzulea, enpresak indarrean dagoen lan legediaz kanpoko baldintzetan eskulanik ez erabiltzearen inguruan.
  • Arrasateko Udalak, beharrezko iritziz gero, kasu bakoitzean eska lezakeen beste dokumentazio gehigarri bat.

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak, Arrasate