Gaueko aisialdiko establezimenduen titularrei zuzenduriko laguntza

Nori zuzenduta dago?

Honako hauek eskatu ahal izango dute:

  1. Gaueko establezimenduen titularrak (III taldea)
    1. Pub eta taberna bereziak, 02:30ean ixteko ordutegia dutenak (jarduera lizentziaren arabera)
  2. Dantzarako eta dibertsioarako establezimenduak (IV taldea)
    1. Dantzaleku eta diskotekak, 04:30ean ixteko ordutegia dutenak (jarduera lizentziaren arabera)

Baldintzak?

Garrantzitsuenak hauek dira:

  1. Gaueko aisialdirako edo dantzarako eta dibertsiorako establezimendu baten titularra izatea.
  2. Egoitza EAEn izatea eta establezimendua bertan kokatzea.
  3. Jarduera-lizentzia edo irekiera lizentzia izatea 2021eko urtarrilaren 1ean.
  4. Jarduera ekonomikoen zergan kafetegi, taberna edo dantzaleku eta diskoteken epigrafean alta emanda egotea 2021eko ekainaren 1ean.
  5. Establezimendua gutxienez 2022ko otsailaren 6ra arte zabalik izatea.

Laguntzaren zenbatekoa?

Establezimendu bakoitzeko langile-kopuruaren araberakoa izango da.

  1. Gaueko establezimenduen titularrak (III taldea) 02:30ean ixteko ordutegia dutenak
    • 10 langile baino gutxiago: 10.000€
    • 10 langile baino gehiago: 15.000€
  2. Dantzarako eta dibertsioarako establezimenduak (IV taldea) 04:30ean ixteko ordutegia dutenak
    • 10 langile baino gutxiago: 15.000€
    • 10 langile baino gehiago: 35.000€

Langile kopurua zenbatzeko kontutan izango dira autonomoak eta soldatapeko langileak, jardunean daudenak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean daudenak, lan-harremana etenda daukatenak eta jarduera utzita daudenak.

Laguntza eskatzeko epea?

Laguntza eskatzeko epea bihar, irailak 16, hasi eta urriaren 6an amaituko da (15 egun).

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Laguntzak