Bai Euskarari ziurtagiria lortu dugu!

Zenbakin Bai Euskarari Ziurtagiria lortzeko bidea hasi genuen eta lortu dugu, Bai Euskarari Ziurtagiriak egokitzen duen  zerbitzua euskaraz maila eskuratuz.

 

Bai Euskarari Ziurtagiria mota guztietako erakundeek, gizarte eragileek eta enpresek euskararekin hartutako konpromisoaren adierazlea da, eta era berean, euskararen lurraldean hizkuntzen kudeaketan diharduten beste erakunde eta enpresekin saretzea ahalbidetzen du.

Guk zerbitzua Euskaraz maila, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten erakundeek lortzen dute. Hala ere, guk lana eta zerbitzua euskaraz maila eskuratzea dugu helburu eta horretarako urratsak egiten hasi gara dagoeneko.

Euskara normalizatzeko bidean lan mundua euskalduntzea ezinbestekoa dela uste dugu eta Bai Euskarari Ziurtagiria tresna lagungarria da: auto-diagnosia, erakundearen hizkuntza egoera, urratsak emateko aholkularitza.

Ziurtagiria lortzeko hamaika arrazoi.