Fiskalitate arloan lan egiteko lankide baten bila gabiltza

Zer eskaintzen dugu?

  • Taldeko profesionalekin ikasteko aldia.
  • Etengabeko prestakuntza.
  • Ingurunea eta filosofia kooperatibista.
  • Lan-giro gaztea, oso kolaboratiboa, belaunaldi-aldaketa, eta enpresa eta negozio mailako proiektu estrategiko berriei aurre egiteko gogoa duten profesionalen taldea.
  • Lanaldi osoko ordutegia: astelehenetik ostegunera, 08: 30etik 13: 00etara eta 14: 30etik 18: 00etara; ostiraletan, goizeko lanaldian, 08: 30etik 14: 00etara.
  • Inkorporazioa 2023ko irailean izango litzateke.
  • Iraupen mugatuko kontratua (12 hilabete), jarraitzeko aukerarekin
  • Soldata: 25.300€ eta 27.800€ bitartean.

Zer eskatzen dugu?

  • Pertsona konprometitu eta proaktibo bat, fiskalitatean, bezeroarekiko tratuan eta talde-lanean interesa duena.
  • Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua edo Zuzenbide Ekonomikoko Graduan titulua, eta, Aholkularitza Fiskaleko Masterra edo Formakuntza ikasi izana edo ikasten ari izana.
  • Euskaraz eta ingelesez moldatzen jakitea

 

Informaizo gehiagorako LAN ESKAINTZA – FISKALA

Profilean sartzen zarela uste baduzu eta aukera honetan interesatuta bazaude, ez izan zalantzarik eta bidali zure CVa lanpostua@zenbaki.eus elkar ezagutzeko.

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak: aholkulari fiskala