Nola lortu errenta-aitorpenerako atxikipenen ziurtagiria?

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak (SEPE) PFEZaren ziurtagiria zure esku jartzen du,  Internet bidez eta telefono bidez lortu dezakezu.

Internet bidez lortzeko, Egoitza Elektronikoan eskatu ahal izango duzu, “Pertsonak” atalean, “Prozedurak eta Zerbitzuak” erlaitzean, “Lortu zure prestazioari buruzko ziurtagiria” aukeran.

Beharrezkoa da ziurtagiri digitala, NAN elektronikoa edo erabiltzailea eta cl@ve pasahitza izatea. Kontraste-datuekin ere lor dezakezu, urteko PFEZaren aitorpen-kanpainan soilik.

Bigarren kasuan, hots, herritarren arretarako telefonoaren bidez eskatu dezakezu.

Salbuespen gisa, zure prestazio-bulegora joan ahal izango zara baina beti ere hitzordua eskatu beharko duzu, Egoitza Elektronikoaren bidez edo telefonoz.

Zenbaki aholkulariak abokatuak: SEPE, prestazioaren ziurtagiria, errenta