200 euroko laguntza berria diru-sarrera eta ondare maila baxuko pertsonentzat

Gaurtik aurrera, abenduaren 27ko 20/2022 Errege Lege Dekretuak onartutako 200 euroko laguntza eska daiteke. Jarraian, laguntzaren xehetasun guztiak azalduko dizkizuegu:

Zertan datza laguntza?

Jarraian adierazten diren baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoentzako 200 euroko ordainketa bakarra da.

Nork eska dezake?

2022an soldatapekoak, autonomoak edo langabeziagatiko prestazioaren edo subsidioaren onuradunak diren pertsona fisikoek eska dezakete.

Laguntza honetatik kanpo geratzen dira abenduaren 31n bizitzeko gutxieneko diru-sarrera jasotzen zuten pertsonak eta pentsiodunak.

Laguntza eskatu ahal izateko baldintzak:

  1. Ohiko bizilekua Espainian izatea 2022an.
  2. 2022an 27.000 €gordinetik beherako diru-sarrerak izatea, eta 2022ko abenduaren 31n 75.000 €-tik beherako ondarea izatea (ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe).
  3. Bizikidetza-unitatearen diru-sarrera guztiak eta ondare guztia hartuko dira kontuan, hau da, etxebizitza berean bizi diren pertsona guztiena (ezkontidea/izatezko bikotekidea, 25 urtetik beherako ondorengoak, bigarren mailara arteko ahaideak…).
  4. 2022ko abenduaren 31n Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera jasotzen ez egotea.
  5. 2022an bizikideetako bat ere ez izatea sozietate aktibo baten administratzaile, kotizatu gabeko akzio edo partaidetzen titular.
  6. Laguntza eskatu duenaren izenean banku-kontu bat edukitzea.

Non eta nola eskatzen da laguntza?

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban foru-aldundien bidez eska daiteke laguntza, telematikoki bakarrik.

Eskaerak egiteko epeak?

Laguntza otsailaren 15etik martxoaren 31ra eskatu ahal izango da.

Laguntza hau izapidetzeko zalantzarik baduzu edo laguntza behar baduzu, jarri Zenbaki aholkulariak abokatuak, gurekin  harremanetan.

Informazio gehiago

Imagen de Nattanan Kanchanaprat en Pixabay

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak