Adi! Pertsonen eta etxeko ekipamendura zuzenduriko saltokientzat dirulaguntza berri bat

EAEko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren eta etxekoaren azpisektoreak, jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzeko.

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskabidearen xede den saltegian 2022ko otsailaren 24a baino lehen alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da,  honako taula honen arabera:

• 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 2.000 euro

• 10 langileko edo 10 langiletik gorako saltegiak: 3.000 euro

Nori zuzenduta daude?
Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan duten norberaren konturako langileei edo autonomoei, ondasun-erkidegoei, sozietate zibilei, mikroenpresei eta enpresa txikiei, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigrafe hauen barruan sartzen badira:

 

651. taldea. Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza.
651.1 epigrafea.–Etxerako ehungintza-gaien eta jantzi-gaien, alfonbren nahiz antzekoen eta tapizgintza-gaien txikizkako merkataritza.
651.2 epigrafea.–Gorputzerako nahiz bururako mota guztietako jantzien txikizkako merkataritza.
651.3 epigrafea.–Lentzeriaren eta kortseteriaren txikizkako merkataritza.
651.4 epigrafea.–Mertzeriako eta paketeriako gaien txikizkako merkataritza.
651.5 epigrafea.–Jantzi berezien txikizkako merkataritza.
651.6 epigrafea.-Zapaten, larruzko produktuen eta imitaziozkoen nahiz ordezko ekoizkinen, gerrikoen, diru-zorroen, poltsen, maleten eta, oro har, bidaiatzeko gauzen txikizkako merkataritza.
651.7 epigrafea.–Larrukigintzako jantzien txikizkako merkataritza.
652. taldea. Drogeriako eta garbiketako gaien txikizkako merkataritza; mota guztietako lurrinena eta kosmetikoena; eta, oro har, kimikako ekoizkinena.
652.2 epigrafea.–Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
652.3 epigrafea.–Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza.
653. taldea. Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.

653.1 epigrafea.–Altzarien txikizkako merkataritza (bulegokoak ezik).
653.2 epigrafea.–Material eta aparatu elektrikoen, elektronikoen eta etxetresna elektrikoen, argindarraz besteko energia mota batez eragiten diren etxeko bestelako aparatuen eta sukaldeko altzarien txikizkako merkataritza.
653.3 epigrafea.–Etxeko hornidurarako, burdindegiko, apaindurako, oparitarako edo erakartzeko gaien txikizkako merkataritza (erakartzeko gaiak, imitaziozko bitxiak eta etxetresna elektriko txikiak barne).
653.4 epigrafea.–Eraikuntzako materialen eta saneamenduko gaien eta altzarien txikizkako merkataritza.
653.5 epigrafea.–Ateen, leihoen eta pertsianen, molduren eta markoen, oholtzen eta parket-mosaikoen, saski- eta kortxo-gaien txikizkako merkataritza.
653.6 epigrafea.–Brikolajeko gaien txikizkako merkataritza.
653.9 epigrafea.–Bestelako ataletan bildu ez diren etxeko ekipamendurako gaien txikizkako merkataritza.
97. taldea. Zerbitzu pertsonalak.
975. epigrafea.– Markogintza-zerbitzuak.

 2022ko otsailaren 24a baino lehen betebeharreko baldintzak:

a) Norberaren konturako langilea edo autonomoa, ondasun-erkidegoa, sozietate zibila, mikroenpresa edo enpresa txikia izatea.

b) Enpresa-jarduera egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta bertan kokatzea laguntzaren xede den merkataritza-establezimendua. c) Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea.

d) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan benetan alta emanda egotea.

e) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

Zein da laguntza eskatu ahal izateko epea?
Epea 30 egun naturalekoa da. Ekainaren 27ko 9:00etatik 2022ko uztailaren 27ko 08: 59,99 arte.

Aurkeztu beharreko dokumentuak:
Kontuan izan behar da eskabidea oso-osorik bete behar dela, eta eskabidearekin batera honako hauek bakarrik aurkeztu behar direla, 2022ko otsailaren 24a baino lehen:

1.-Kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzari buruzko txostena, eta langile autonomoaren kasuan, lan-bizitzari buruzko txostena.

2.-Enpresa eratzeko eskriturak eta ondorengo aldaketak pertsona juridikoei.

3.-Eratze-kontratua, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak.

4.-Borondatezko legezko ordezkaritzaren inprimaki normalizatua, ordezkaritza eman nahi bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi ez bada.

5.-Erantzukizunpeko adierazpena.

 

AGINDUA, 2022ko ekainaren 21ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, euskal txikizkako merkataritzaren ekipamendu pertsonalaren eta etxeko ekipamenduaren azpisektoreei eusteko laguntza-programarako deialdia egiten duena. (EHAA Zº 02886/2022)

Zenbaki aholkulariak abokatuak: merkataritza, dirulaguntzak