Oñati: Pertsona langabetuak kontratatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia

2023. urterako Pertsona langabetuak kontratatzeko dirulaguntza.

Eskaerak aurkezteko epea: Dirulaguntza  eskatzeko epea deialdi hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu (2023/04/03an argitaratua) eta hurrengo egunean hasi eta 2023ko azaroak 30ean amaituko da. 

Kontratuen hasiera data: Dirulaguntza deialdi honen xede diren lan kontratuak diruz lagunduak izateko 2022ko uztailaren 1a eta 2023ko ekainaren 30a bitartean hasita egon beharko dira.

PERTSONA LANGABETUAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK ERAKUNDE ONURADUNAK

• Oñatiko enpresak, banakako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta
sozietate zibilak.

• Baldintzak:

  • 50 langile baino gutxiago izatea.
  • Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergan (JEZ) Oñatin alta emanda egotea.Ogasunean eta Gizarte Segurantzan ordainketak egunean.
  • Dirulaguntza publikoak eskuratzeko zigorrik edo debekurik ez
    izatea.

KONTRATATUTAKO PERTSONEN BALDINTZAK
• Oñatin erroldatuta.
• Langabezia egoeran eta Lanbiden izena emanda.
• Enpresaren jabetzarekin edota zuzendaritzarekin ahaidetasunik ez izatea.

KONTRATUEN BALDINTZAK
• Mugagabeak edo gutxienez 6 hilabeteko iraupena duten aldi baterakoak.
• %50eko jardunaldia gutxienez.
• Enplegu sorrera garbia.
• Kontratuen hasiera data 2022ko uztailaren 1a eta 2023ko ekainaren 30a bitartean.

DIRULAGUNTZEN ZENBATEKOAK ETA MUGAK

• Kontratu mugagabeak, jardunaldi osoan: 1.300€

• Aldi baterako kontratuak 6 hilabeteko iraupenarekin, jardunaldi osoan: 1.000€

• 300€ko gehikuntza kontratutako pertsona emakumezkoa bada. Denbora partzialeko kontratuetan dirulaguntza jardunaldiaren proportzioan.

• %30eko gehikuntzak:

 Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren (RGI).

 <35 urte.

 >55 urte.

 Epe luzeko langabeak. • Enpresako eta deialdiko muga 3.500€

Dirulaguntzaren laburpena. 

 

Zenbaki aholkulariak abokatuak: Dirulaguntzak : pertsona langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak