Errenta: Gipuzkoako Ogasunak autolikidazio proposamena bidaliko dizun jakin nahi?

Gipuzkoako Ogasunak autolikidazio proposamena prestatu dizun jakitea nahi baduzu. Klikatu behean

GIPUZKOAKO OGASUNAK AUTOLIKIDAZIOA BIDALIKO DIZUN KONPROBATU

Datorren martxoaren 29ean hasiko da proposamenik jasoko duzun kontsultatzeko epea.

Ogasunak autolikidazio proposamena bidaliko dizun jakin dezakezu, hala bada, bistaratu eta garrantzitsua da KONPROBATZEA, hau da, autolikidazioa ondo kalkulatua dagoela egiaztatu ONARTU baino lehen.

Autolikidazioa ahalik eta zehatzena izateko, Ogasunak informazio guztia eskura duenean, bakarrik prestatzen ditu autolikidazio proposamenak. Horregatik:

  • Proposamenak egiten dira akatsik ez dutela uste denean.
  • Proposamena urte batean edukitzeak ez du ziurtatzen hurrengoetan ere eduki daitekeenik.
  • Proposamen hori igorpenaren egunean Gipuzkoako Ogasunak eskura daukan zerga informazioan oinarritzen da.

Zenbaki aholkulariak abokatuen aholkua: Ogasunak bidalitako aitorpena, zuzena dela KONPROBATU behar da, eta ondo badago, orduan ezarritako epean onartu.