Dirulaguntza: merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzeko eta indartzekoa

Entitate onuradunen baldintzak.

Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago eta haien jarduera (2021eko urtarrilaren 1a baino lehen) oinarri hauen eranskinean zerrendatutakoen artean badago.

Adierazitakoaz gain, oinarri hauen objektu diren laguntzen onuradun izateko baldintza da, halaber, Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 2020ko abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuan jasotako definizioaren arabera.

Deialdiaren informazioa eskuragarri egongo da Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren web orrian nahi duenarentzat. https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ekonomia.

Dirulaguntza jasotzeko baldintzak: Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak automatikoki egiaztatuko du, eskaera egiten den unean.

  •  Pertsona edo entitate eskatzaileak helbide fiskala Gipuzkoan duela.
  •  Gipuzkoako Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda dauden epigrafeak, 2021eko urtarrilaren 1eko egoera, eta egungo egoera.
  • Azken 15 egun naturaletan jasotako TicketBAI altako fitxategien kopurua.

Dirulaguntzaren zenbatekoa. Enpresa bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa mila eurokoa (1.000,00 €) izango da.

Laguntza programa honen arabera hautagarritzat jotzen diren Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeen zerrenda.