TicketBAI 2022

TicketBAI (aurrerantzean, TBAI) hiru foru-aldundien eta Eusko Jaurlaritzaren artean partekatutako proiektua da, eta zenbait betebehar legal eta tekniko ezartzea du helburu; hala, TBAI indarrean sartzen denetik aurrera, jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko eta juridiko guztiek fakturazio-software bat erabili beharko dute, argitaratzen diren baldintza teknikoak betetzen dituena.

Sistema berriari esker, foru-ogasunek zergadunen jarduera ekonomikoen diru-sarrerak kontrolatu ahal izango dituzte, eta, bereziki, azken kontsumitzaileei ondasunak edo zerbitzuak ematen dizkieten sektoreetako jarduerenak, neurri handi batean eskudirutan kobratuta. Era berean, informazio hori erabiliko da zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzeko.

Zer da? Fakturazioa kontrolatzeko sistema berri bat da; horren bidez, foru-aldundiek Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban helbideratutako enpresa eta autonomo guztiek jaulkitako fakturen %100 kontrolatuko dute.

Zer helburu du? Sistema honen helburua zergadun guztiek egindako eragiketen zerga-kontrola egitea da (pertsona fisiko eta juridikoek, eragiketen bolumena eta egindako jarduerak alde batera utzita, salbuespenen batekin). Zergen arloan, bi helburu nagusi ditu:

  1. Zergadunei zerga-betebeharrak betetzen laguntzea.
  2. Zerga-iruzurraren aurkako egitea, fakturazioa kontrolatuz.
  3. Enpresen eta autonomoen digitalizazioa bultzatzea.

Nola eragiten dit? Jarduera ekonomiko bat egiten baduzu, zure fakturazio-sistema egokitu beharko duzu, eta fakturak TicketBAIren baldintza teknikoak betetzen dituen fakturazio-software baten bidez jaulki beharko dituzu. Bi aukera egongo dira:

  1. Aldundi bakoitzak gaitu duen (edo gaituko duen) web-aplikazioa erabiltzea TicketBAI baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko.
  2. TicketBAI baldintzak betetzen dituen fakturazio-softwarea egokitzea edo eskuratzea (TicketBAI Software Erregistroan inskribatuta dagoena).

Aldundi bakoitzaren orrian kontsulta ditzakezu merkatuko fakturazio-softwareak, TicketBAIrekin integratu direnak eta TicketBAI Software Erregistroan inskribatu direnak.

Fakturazio-sistema TicketBAIra egokitu nahi duten zergadunak harremanetan jar daitezke TicketBAI softwarearen zerrendan jasotako edozein erakunderekin.

Horretaz gain, faktura bezeroari eman eta Ogasunari telematikoki bidali beharko diozu (ezinbestekoa izango da Interneterako konexioa eta gailuaren ziurtagiria izatea fakturak Ogasunera bidaltzeko).

Kosturik ba al du? Bai, kosturen bat ekar dezake. Zergadun bakoitzak dituen baliabideen arabera aldatuko da. Lehen kalkuluen arabera, kostua baxuagoa izango da fakturazio-programa soilik egokitu behar dutenentzat. Gaur egun ekipo informatikorik ez dutenentzat eta egokitu ezin diren kutxa erregistratzaileak bakarrik dituztenentzat, kostua handiagoa izango da, eta beren negozioaren beharretara egokitzen den irtenbidea aukeratu beharko dute merkatuan.

Egokitzapen horretarako egindako gastuen eta inbertsioen% 30 arteko kenkariak ezartzen dira.

Noiz jarriko da indarrean? Borondatez, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta nahitaez, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, progresiboki eta mailaka, zergadunaren JEZ epigrafearen arabera.

Zehapenak? Bai, kasuistikaren arabera:

  1. Ez-betetzeagatik: negozio-zifraren% 20ko isuna (aurreko ekitaldia), gutxienez 20.000€.

Berrerortzea gertatuz gero, zehapena% 30ekoa izango da, eta gutxienez 30.000 eurokoa.

  1. Softwarea eta artxibo informatikoak suntsitu, ezabatu edo manipulatzeagatik: negozio-zifraren% 20ko isuna (aurreko ekitaldia), gutxienez 40.000€. Berriz eginez gero, aurreko ekitaldiko negozio-zifraren %30 izango da, gutxienez 60.000 €.

Informazio gehigarria:

Zenbaki aholkulariak abokatuak: TBAI 2022